Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (IV). Beste azkarrak

Ziklista bi aukeratu behar dira atal honetatik, eta 11 izenotatik, Pozzato da nabarmenena. Badira beste batzuk, baina kontuan hartu behar da esprint puru gutxi izango direla Giroan. Hala ere, puntu pilaketa denez lehiaketaren xedea, eta esprint askorik ez denez izango, etaparen bat irabaz lezaketenak nabarmendu behar ditugu: ibilbide gorabeheratsuetan ondo moldatzen diren Pozzato, Hunter eta Visconti; eta esprint lau edo puruetan aurrean ibiliko diren Förster eta Farrar, besteen gainetik. Eta Paolini ere sartu beharko dugu etapa ehiztari moduan.

pozzatoFilippo Pozzato (KATUSHA). 28 urteko italiarra. Urteko lehen zatiko protagonistetako bat izan da. E3 Prijs Vlaanderen irabazi du, De Panneko Hiru Egunetan etapa baten gailendu da, Flandiako Tourrean bosgarren izan da eta Paris-Roubaix klasikoan bigarren, Boonenen atzetik. Esan beharra dago otsailean Mazzanti taldekidearekin izan zela Vesubioko igoera egiten; 19. etapan igoko da Vesubio. Hori dela eta, batzuek diote Giroa lehiatzeko asmoa duela, baina nik neuk ez dut ikusten sailkapen orokorreko lehian. 38 garaipen ditu profesionaletan. 2004an eta 2007an etapa bana Frantziako Tourrean.
Continue reading “Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (IV). Beste azkarrak”

Multzoak aztertuz (IV): beste azkarrak

Petacchi, Bennati eta Boonen ez dira Tourrean izango, eta horrek aukera zabaltzen die bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrei ere. Gainera, zerrenda horretako bik etapa bana irabazi zuten iaz Tourrean: Hunterrek eta Pozzatok. Hala ere, zerrendatik hiru izen nabarmenduko nituzke: Hunter, Napolitano eta Förster.

lctm-tdf07s11-003.jpgHunter: azkenaldian erakutsi du sasoiko dagoela. Aurten lau garaipen dauzka, eta iaz oso Tour ona egin zuen, etapa bat irabazita eta hainbat postu on eginda. Seguruenez, Cooke izango du esprint bideratzaile.

Napolitano: Qatarren etapa bat, Grossetoko itzulian beste bat eta lehenengo hamarretan postu asko. Taldeak Cunego izango du buru, baina Napolitanok aukera asko ditu esprintetan lehenengo bost-seien artean sailkatzeko. Ballan izango du ondoan esprintetan. Continue reading “Multzoak aztertuz (IV): beste azkarrak”