Kuadrillan azkarrena

Azkarra da, eta langile fina behar denean. Euskal Herriko itzulian izan genuen zale askok Daryl Impey (Mitchelton-Scott) hegoafrikarraren berri. 2012an Gasteizen bukatu zen etapan Allan Davis taldekidearen aurretik sartu zen esprintean helmugara. Egungo talde australiarrarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen. Aurretik Barloworld, RadioShack eta MTN Qhubekaren maillotak jantzi zituen.

Continue reading “Kuadrillan azkarrena”

Zer moduz, aspaldiko?

herreraKataluniako Volta hastear da. Izar asko elkartuko dira bertako errepideetan, lehia ederra izango da ziur: Froome, Contador, Valverde, Mikel Landa… Bada, beharbada, oharkabean pasatuko den talde apalik: Kolonbiako Manzana-Postobon kontinental profesional mailakoa. Dena dela, talde horri buruz lerro batzuk idaztea ez da alferrikako lana. Izan ere, talde jaio berria da… baina ez da. Ryalcao Postobon taldea ezagun egin zen munduan barrena 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ko hamarkadaren hasieran, eta bereziki lehiakideak, Cafe de Colombiak, azken arnasa eman zuenean. Lucho Herrera -argazkian- Cafe de Colombiatik Ryalcao Postobonera pasatu zen. Mejia, Jaramillo eta Palacio ere aritu ziren talde hartan eta Italiako Giroan, Dauphine Libere eta Kataluniako Voltan bertan altxatu zituzten besoak, besteak beste. Donostiatik abiatutako Tourrean ere izan ziren, 1992an.  Une beltzik ere izan zen, hala nola, auto batek hiru txirrindulari hil zituenekoa. Nestor Mora zen zendutako hiru txirrindularietan ezagunena. Continue reading “Zer moduz, aspaldiko?”

Rosa bizikleta jaso ezinda

Chavesen (OBE) garailpena LombardianAtzokoan Chavesek (OBE) indartsuena zela erakutsi zuen naiz eta Uranentzat (CDT) egoera egokia izan azken metroetan, Rosarekin (AST) batera osatutako hirukoan azkarrenak berak beha baitzuen izan.

Lasterketa ikaragarria ikusi genuen. Denboraldiko azken monumentuak ez zuek hutsik egin ikuskizunari zegokionez. Oraindik 60 kilometro inguru falta ziren Carusok (BMC) lasterketa burua hartu zuenean eta tropel nagusian 40 bat kide bakarri geratu zirenean. Ordurako lasterketan aldaketak izan ziren eta gero gehiago nagusien tropelean erasoak izan zirenean. Une erabakigarrietako lehena Valverde eta Chavesen erasoek tropel nagusi hori bitan egin zuenekoa izan zen, baina ez guztiz erabakigarria. Izan ere atzeko tropeltxoan geratu zen Uran eta aurrera egiteko gai izan zen aurreko faboritoekin bat egiteko. Aurreko tropeltxoaren buruan lanean Rosa ikusi genuen lanean Aruren (AST) alde, gero protagonistetako bat izan zen txirrindularia. Continue reading “Rosa bizikleta jaso ezinda”

Italiako udazkena

chaves

Txirrindularitza zale bat baino gehiagorentzat Espainiako Vuelta da denboraldiaren azken muga. Urteko bidaiaren azken geltokia. Hortik aurrera, akaso Munduko Txapelketari bistadizoa… eta oporrak hurrengo urtera arte. Italian baina, lasterketa asko antolatzen dituzte iraila bukaeran. Klasikoari klasikoa. Hala, Bennatik irabazi du Toscanako Giroa eta Colbrelli nagusitu berri da Sabatini Kopan. Giro dell’ Emilia, berriz, Chaves kolonbiarra -zer nolako denboraldia daraman Oricak, alajaina!- gailendu zaie Bardet eta Urani. Emakumezkoetan ere jokatu dute proba hau eta Longo Borghinik irabazi du-Ane Santestebanek parte hartu du eta 68. postuan buatu du-. Continue reading “Italiako udazkena”

#153 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

2016ko Vueltaren 19. etaparen kronika Raulen (@raulperezmartin) eskutik dator. 37 km-tako erlojuaren kontrako saioa jokatu da eta bertan garaile Froome (SKY) izan da. Hegan egin du Raulek aipatzen duen moduan. Bigarren Jonathan Castroviejo (MOV) euskalduna izan da.

Sailkapen nagusian Quintanak (MOV) orain 1’21″ko abantaila du Froomekiko. Contador (TNK), aldiz, podiumean sartu da Chavesen (OBE) kaltetan.

Gaur azken etapa erabakigarria Aitanan jokatuko da. Quintanak nahikoa abantaila ote du?