Rosa bizikleta jaso ezinda

Chavesen (OBE) garailpena LombardianAtzokoan Chavesek (OBE) indartsuena zela erakutsi zuen naiz eta Uranentzat (CDT) egoera egokia izan azken metroetan, Rosarekin (AST) batera osatutako hirukoan azkarrenak berak beha baitzuen izan.

Lasterketa ikaragarria ikusi genuen. Denboraldiko azken monumentuak ez zuek hutsik egin ikuskizunari zegokionez. Oraindik 60 kilometro inguru falta ziren Carusok (BMC) lasterketa burua hartu zuenean eta tropel nagusian 40 bat kide bakarri geratu zirenean. Ordurako lasterketan aldaketak izan ziren eta gero gehiago nagusien tropelean erasoak izan zirenean. Une erabakigarrietako lehena Valverde eta Chavesen erasoek tropel nagusi hori bitan egin zuenekoa izan zen, baina ez guztiz erabakigarria. Izan ere atzeko tropeltxoan geratu zen Uran eta aurrera egiteko gai izan zen aurreko faboritoekin bat egiteko. Aurreko tropeltxoaren buruan lanean Rosa ikusi genuen lanean Aruren (AST) alde, gero protagonistetako bat izan zen txirrindularia.

Chaves, ordea, indarrez sobra, ez zen gustura eta beste eraso bati esker hirukotea osatu zuen Uran eta Bardetekin (ALM). Orduan Rosa ez zen sartu, baina biziko ahalegina eginda, aurrekoekin bat egitea lortu zuen bere taldeburuak, Aruk, nahi besteko indar ez zuela ikusita. Hirukotea, beraz, laukote. Eta indarrez justuen Rosa izango zela uste bagenuen ere, ez zen hala izan. Bergamoko zitadelan sartu zirenean, Bardet izan zen zailtasunetan aurkitu zena.

Azken metroetan Uran gainontzeko biak zaintzen aritu zen, Rosak lehen erasoa jo eta askogatik izan ez bazen ere, aurre hartzeko gai izan zena beste kolonbiarra izan zen, Chaves, Oricako txirrindularirik indartsuena.

Merezi izan zuen Rosak garaipena eskuratzea. Izugarrizko esfortzua egin zuen eta Aru laguntzeko lanetan aritu harren, lasterketa bikain irakurri zuen eta bere indarrak egoki baliatu. Tropelako kinielan ez nuen italiar gaztea, baina irabazi izan bazuen poztuko nintzateke. Ez zuen Itzulian egin zuen moduan bizikleta jasotzeko astirik izango, baina ez dut uste gehiegi ardurako zionik ez jasotzeak Chavesen aurretik helmugaratzen bazen.