Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2022ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu!
Podcast honetan Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Jon Torner (@jtorner) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC).
COVID-19ak guztiz baldintzatutako denboraldi honetan, txirrindulariek berrekin diote denboraldiari. Tropelan hurrengo kinielak Strade Biancheko klasikoak ditugu, gizonezko zein emakumezkoenak. Hauek aztertzeko bildu dira podcast honetan Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso).
Larunbat honetan jokatuko da Tropelan denboraldiko azkena izango den klasikoa, Lombardia. Lasterketa honen inguruan solasean Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira. Bertan egun hauetan Italian jokatzen ari diren klasikoez aritu dira ikusteko ea zein txirrindulari izan daitekeen indartsu larunbatean. Nola ez, bertan Tropelako kinielari ere errepasoa egiten diote solaskideek.
Txirrindularitza zale bat baino gehiagorentzat Espainiako Vuelta da denboraldiaren azken muga. Urteko bidaiaren azken geltokia. Hortik aurrera, akaso Munduko Txapelketari bistadizoa… eta oporrak hurrengo urtera arte. Italian baina, lasterketa asko antolatzen dituzte iraila bukaeran. Klasikoari klasikoa. Hala, Bennatik irabazi du Toscanako Giroa eta Colbrelli nagusitu berri da Sabatini Kopan. Giro dell’ Emilia, berriz, Chaves kolonbiarra -zer nolako denboraldia daraman Oricak, alajaina!- gailendu zaie Bardet eta Urani. Emakumezkoetan ere jokatu dute proba hau eta Longo Borghinik irabazi du-Ane Santestebanek parte hartu du eta 68. postuan buatu du-. Continue reading “Italiako udazkena”