Aurre analisia: 2. etapa, Utrecht / Zélande (166 km)

Frantziako Tourra 2015: 2. etapa

Tourreko 2. etapa, oraindik lur Herbehereetan murgildurik, Utrecht hiritik Zélandera eramango dituzte txirrindulariak, Tourreko lehen lineako etapa izango dena, etapa arriskutsua benetan.

Denok dakigunez, Tourreko lehen asteak oso urduriak izaten ohi dira. Taldeak guztiek pelotoi buruan kokatze nahiak zoramena dakar eta hau, tamalez, erorikoetan bilakatzen da. Lehen etapa hau ez da salbuespen bat izango, are gehiago, etapa urduri eta arriskutsua espero da etapako azken 50 kilometroak kostaldean egingo dituzten heinean, haizearen presentzia ziurtaturik dagoelako. Haize-babesak bere garrantzia izango du etapa honetan.

Taldeei erreparatzen baldin badiogu EQS, BMC, SKY edota AST bezalako taldeek pelotoia mila zatitan apurtzeko ahalmena eta indarra daukate, beraz ikusiko dugu ea ze jarrera hartzen duten talde ahaltsu hauek. Ez dago dudarik etapa esprintean amaituko dela, kontua da ea ze esprinter izango ditugun etaparen lehian, bat edo bestek bere aukerak galduko baititu Zélandera bidean.

Gure faboritoak

3 bidoiKristoff (KAT) [Kirolbeten 6,00]
2 bidoiCavendish (EQS) [Kirolbeten 2,10], Sagan (TCS) [Kirolbeten 15,00], Greipel (LTS) [Kirolbeten 6,00], Bouhanni (COF) [Kirolbeten 12,00]
bidoi 1Degenkolb (TGA) [Kirolbeten 12,00], Demare (FDJ) [Kirolbeten 20,00], Coquard (EUC) [Kirolbeten 25,00], Matthews (OGE) [Kirolbeten 50,00]