Aurre analisia: 5. etapa, Arras Communauté Urbaine / Amiens Métropole (189.5 km)

etapa 5Atzoko etapa urduriaren ostean, barea iritsiko da berriz ere pelotoi nagusira. 5. etapa, ibilbideari dagokionez, lasterketako etaparik errazenetarikoa izango da eta sailkapen nagusiko hautagaiak erlaxatzeko aukera izango dute etapa honetan. Nahiz eta perfilak gogortasun puntu bat adierazi, ez dute mendate puntuagarririk izango Amiensera bidean, beraz gizon azkarren esprinta ziurtatuta dagoela esan dezakegu.

Perfilari tentuz erreparatzen baldin badiogu, ikusiko dugu nola ibilbidearen zehar hainbat aldapatxo gainditu beharko dituzten, aparteko zailtasun gabekoak ordea. Hala ere, esfortzu hauek txirrindulari azkarren indarrak lermatuko ditu. Eguraldiak ere bere garrantzia izan dezake etapa hontan, euri pixkat espero baita egunean zehar.

Aipatu beharra dago, etapa honetarako sekulako garrantzia izango duela kokapenak, helmugako zuzenbidea baino lehen bihurgune bihurri bat edukiko baitute txirrindulariek. Horrelako amaierarako EQS-k talde zoragarria dauka eta lana erraztekotan izango dira beraien esprinterrari.

Gure faboritoak


3 bidoiCavendish
(EQS) [Kirolbeten 2,25]

2 bidoiKristoff (KAT) [Kirolbeten 7,00], Sagan (TCS) [Kirolbeten 9,00], Greipel (LTS) [Kirolbeten 4,50],  Bouhanni (COF) [Kirolbeten 9,00]

bidoi 1 Degenkolb (TGA) [Kirolbeten 15,00]Demare (FDJ) [Kirolbeten 25,00], Coquard (EUC) [Kirolbeten 25,00]