Frantziako Tourreko ibilbidea

Frantziako Tourra ibilbideaLarunbat honetan, uztailaren 3a, Mont-Saint-Michellen Le Grand Depart-ekin batera Tourraren edizio berri bati ekingo zaio. Tropelan kiniela gehien betetzen diren lehiaketak urteko zazpigarren hilabetean zer esan handia emango du. Horretarako ibilbide erakargarri bat antolatu dute Frantzian.

Ez da hasiko aitzin etapa batekin Bretainia aldean. Lehen etapan esprinter batek beregan dezake lehen maillot horia logika inposatzen baldin bada. Etaparik gogorrenak bigarren asteburuan eta azken astearen erdian daude kokatuta.

Lasterketako bigarren asteburuan Pirinioetako etapak ospatuko dira. Ostiraleko etapan Aspin izango da azken zailtasuna eta gaina helmugatik 7 kilometroetara kokatzen da. Larunbatean Tourmalet igaro beharko dute, eta gero bigarren mailako Hourquette eta lehen mailako Val Louron eta Peyresourd, Luchonera iritsi aurretik. Igandean etapa Espainian eta Andorran barrena ibiliko dira, Andorra Arcalis kategoriaz kanpoko portuan amaituz. Etapa hauen aurretik 5. etapan sailkapen nagusia lehiatuko dutenek izango dute test bat.

Lasterketako bigarren astean alpeetara iritsi baino lehen Mount Ventoux-en etapa bat amaituko da. Hurrengo egunean barkako erlojuz kontrako etapa egongo da eta Alpeetara joan aurretik, astea etapa gorabeheratsu batekin amaituko da.

Alpeetan azken sailkapenean mugimendua eragin dezakete 17. etapak kategoriaz kanpoko Finhaut-Emosson amaituko dena. 18. etapan kronoigoera bat izango da 17 kilometrotakoa. 19. etapa 146 kilometrokoa Saint-Gervais Mont Blanc-eko lehen mailako mendatean amaituko da aurretik lehen mailako, bigarreneko eta kategoriaz kanpoko bat igaro ostean. Eta 20. etapa kategoriaz kanpoko Joux Plane-k zer esana eman dezake helmugatik 8 kilometrotara kokatzen baita.

Atseden bi egun izango dituzte txirrindulariek: 9 etaparen ostean (uztailak 11 astelehena) eta 14. etapa ospatu eta gero (uztaila 12 asteartea).

Aipatu dugun arren non kontzentratzen diren sailkapen nagusia erabakiko dituzten etapak eta lehen etapetan maillot horia txirrindulari azkar batek jantziko duela, bigarren egunean ikus dezakegu nor egongo den maillot horiaren borrokan. Uztailaren 3ko igandean azken garaian modan dauden muinotxo labur batean amaituko dute etapa.

Ikuskizunerako mesede egiten duten faktore bat azpimarratu behar balitz eta gainera azken emaitza goizegi erabakia uzteko zailtzen duena, lasterketaren epaia azken igoera batera ez uztea izango da. Soilik 4 etapa amaitzen dira porturen batean, eta azken aurreko etapa, Morzinen amaituta aurkituko dute portu bat helmugatik 8 kilometroetara. Beraz pasa den Giroan bezala, jaitsierak igoerak bezain erabakigarriak edo erabakigarriagoak izan daitezke.

Zer esana emango dute baita ere bakarkako erlojuz kontrako etapek. Bi daude eta horietako bat hasieran aipatutako kronoigoera da. Etapa horietan ez da seguruenik Tourra irabaziko baina galdu edo sorpresatxoren bat gertatu daiteke.

Amaitzeko eta ezin dugu aipatu gabe utzi eguraldia. Denetarik egin dezake eta batez ere lehenengo astean txirrindulariak argi ibili beharko dira, Pirinioak iritsi bitartean gutxi irabazteko baitago baina asko gal daiteke.

Hiru aste interesgarri ditugu aurretik. Nork jasoko ditu besoak maillot horiarekin Parisen? Tropelan aurrerago horren analisiren bat egingo dugu, baina momentuz ibilbidearen analisi honekin geratuko gara. Hitz hauek idazten dituenarentzat erlojuz kontrako kilometro batzuk gehitu balizkioke ere, interesgarria iruditzen baitzaio, dena ez delako mugatuko azken finean igoera batera eta 21 etapetan erregularrenak irabaziko baitu 2016ko edizioa.

Argazkia: letour.fr

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.