Vueltan iraileko azterketak


indurain-covadongaHastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.

Ez genuke hutsik egingo esango bagenu Vuelta urteko beste bi itzuli handiekiko anai txikia izan dela. Urte askotan nortasunik gabea, sailkapen nagusiko mailotaren koloreen aldaketekin adibidez (horitik urre kolorera eta gaur egungo gorriraino) eta esperimentu nahi gune bezala (ez zait inoiz ahaztuko bi tropelen ideia inoiz. Mahai gainean egon zen lasterketak bi tropel handik lehiatzea lehen astean. Bata bestearekiko ordubeteko aldearekin eta azken bi asteetan sailkapen nagusian zeuden talderik azkarrenak jarraitzea lehian. Orduan nolabaiteko desesperazioan murgilduta zegoen Vuelta-ko antolakuntza zalegoa erakarri nahian).

Lehiakideei dagokienez ere azken urteetan Tourraren ondoren ospatu izanak eragin dio. Txirrindulari askok Frantziako zitan emaitzak lortu ez eta Espainiako Vueltara parte hartzera derrigortuta ikusten dute beraien burua. Eta askotan gertatu den bezala, derrigortutako zereginak ez dute emaitza positibo asko ematen. Gainera azken urteetan Munduko txapelketa gertu izatea ere nabaritzen da, urteko azken itzuli handia batzuek entrenamendu bezala hartzen baitute.

Lehenengoen multzoan historian kasu anitz eman dira. Gertuenak Contador (Tinkoff – Saxo) eta Froome (SKY) izan ziren iaz. Tourra ezin izan zuten amaitu eta horrek planifikazio guztia puskatu zien. Prestaketarik idealena eraman ez zuten arren ikuskizun eder bat eskaini ziguten errepideetan (Madrilekoaren kasuan entrenamendu asko hanka bakarrarekin egin behar izan zituen!!!). Eta azken hogei urteei erreparatuz gero, esanguratsuena euskaldunentzako 1996eko Miguel Indurainen parte hartzea izan zen. Nafarrak urte hartan seigarren garaipena nahi zuen frantziar lurretan baina helburua bete ez eta Espainiako itzuliko irteera lerroan jarri zen. Lagos de Covadongan amaitzen zen etapan, lasterketaren errepideko albo batean zuen hotela eta etapa azken igoera egin gabe amaitutzat eman zuen. 1997ko urte hasieran agur esan zion txirrindularitza profesionalari.

aru-nibaliAurten aldiz, Astanako bi italiarrak ditugu horren eredu. Nibalik ez zuen lortu berriro gailentzea eliseo zelaietan eta Fabio Aru urteko helburu nagusitik gertu geratu zen Italian. Alboan izango dute Mikel Landa eta Sky-ra igaro aurretik bere Giroko hirugarren postua ez zela kasualitate izan erakutsi nahiko du azterketa honetan.

Movistarrek nota ona atera bazuen ere uztailean, helburu nagusia bete gabe bueltatu ziren etxera. Oraingoan Valverde izango da Madrilen gorriz jantzi nahi dutena eta alboan izango du Quintana kolonbiar txikia. Honek murtziarrari esku bat botako dio edo Frantzian bere laguntzaile izan behar zuenaren jarrera berdina hartuko du?

Aipatutako uztaileko zitan esku hutsik atera zirenak askotxo izango dira. Arrazoi batengatik edo bestearengatik, Van Garderen (BMC), Kwiatkowski (Etixx – Quick Step), Bouhanni (Cofidis) eta abarrak zer nota aterako dute irailean?

Eta seguru amaitzen dut beste ikaslerik aipatu gabe artikulu honetan, horregatik irakurle, animatzen zaitut aipatzera iraileko azterketa honetan egon daitezkeen beste batzuen izenak.
P.d. Contador ez dut aipatu. Ondo egin dut Madrilen gorriz jantziko diren hautagai zerrendatik kentzen?

Argazkiak: EFE & gazzetta.it

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.