Ipuinak soilik garaileentzat amaitzen dira ondo

Gaur Amstel Gold Race klasikoa ospatu da Herbeeretako errepideetan, Maastrich eta Valkenburg-en artean 261 kilometro osatu behar izan dute txirrindulariek. Ardeentako hirukotearen lehen lasterketako ezaugarri nagusia igotzen diren muino kantitate handia da, guztira 31. Laburrak izan arren lasterketaren luzeraren ondorioz azkenean klasika oso gogorra egiten da txirrindularien hankentzat. Txirrindularitzan azken urteetan ohikoa bilakatu den bezala […]

#47 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011ren kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman duenaren inguruan aritu dira. Hauek dira jorratzen dituzten gai nagusiak: – Kronika: Gilberten nagusigoa Vanenderten laguntza bikainarekin. Samuel Sanchezen adierazpenak lasterketaren ondoren. – Euskaldunak: Haimar Zubeldiaren jarrera eta emaitza. – Bitxikeria: Tropela maillotaren presentzia Donostiako Klasikoan. – Gure Tropela: “berrio” erabiltzailearen garaipena. Kinielan izandako aukeraketen […]

#37 Tropela.net podcastak: 14. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 14. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Eguneko ihesaldi handia izan den arren, garaipena tropel nagusian zen Vanendertek eskuratu du. Honenbestez Omega Pharma Lotto taldearen hirugarren garaipena da gaurko Tour honetan. Ihesaldi handi horretan Gorka Izagirre, Ruben Perez eta Xabier Zandio euskaldunak ziren. Gainera Ormaiztegikoak bere burua nabarmendu […]