Tropelaren maillot eta kuloteak salgai!

Hemen duzue Tropelaren maillot eta kulote ofizialak eskatzeko aukera.

Maillota eta kuloteak aparte erosteko aukera izango da baina baita osorik ere. Prezioak hauek izango dira:

– Maillot manga motza: 45 €.

– Kulote motzak: 65€.

– Ekipamendu osoa: 99€.

Eskariari bidalketa gastua gehitu beharko zaie (7€ izango da bidalketa gastua).

Eskaria eta ordainketa aurrez egin beharko da. Arroparen neurriak dokumentu honetan ikus ditzakezue. Bertan eskuragarri duzue ze neurri edo tallako maillotak eta kuloteak dituzuen eskura.

Maillotek goitik beherainoko kremailera izango dute. Diseinuaren xehetasun gehiago izateko hemen duzue erresoluzio altuko irudi bat. Jantziak Bio Racer etxearekin garatu dugu.

Eskariak egiteko ondorengo formulario hau bete beharko duzue. Kontutan izan, eskaera bakoitzean maillot bat soilik, kulote parea soilik edo ekipamendu osoa (maillot eta kulotez osatutakoa) eskatu ahal izango duzuela. Demagun bi maillot eskatu nahi dituzuela; kasu honetan, bi eskari desberdin egin beharko dituzue.

Behin eskaria gauzatu ondoren 3 eguneko epean Tropelaren konturen batean dirua sartu beharko duzue eskaria egiterakoan erabilitako izen-abizenak adieraziz. Ez dago zertan eskari bakoitzeko diru sarrera ezberdin bat egin beharrik. Hau da, aurreko adibidearen kasuan bezala bi maillot eskatu badira (bi eskaera desberdinetan) maillot bakoitzaren kostua bi aldiz + bidalketa gastuari dagokion kantitatea sartu eta kito (kasu honetan deskontuak dirauen bitartean 45×2+7=97€ko ordainketa egin beharko litzateke).

Zalantzaren bat baduzue berri honen iruzkinetan idatz dezakezue edo gure helbide elektronikora idatz diezagukezue.
____________________________________________________________________________________