#124 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 12. etapa

Egoitzek (@elizaso) 12. etapa polemikoaren laburpen kritikoa egiten du mini podcast honetan. De Gendt (LTS) nagusitu da gaurkoan Mont Ventouxen amaitu behar zuen etapan. Gertakariak gertakari, azkenean Froomek (SKY) Tourreko lider izaten jarraitzen du.

Gorriz azpimarratu dute

riojaneiroBatzuek gorriz markatzen dute, beste batzuek borobiltzen dute. Nork bere erara nabarmentzen ditu egun garrantzitsuak poltsiko edo hormako egutegian. Bada hiru asteko itzulietan iaioak diren txirrindulari askok hori bera egin dute 2016ko abuztuaren 6arekin -biharamunean emakumezkoen txanda izango da-. Egun horretan jokatuko baita Brasilgo Olinpiar Jokoetako gizonezkoen errepideko lasterketa, Rio de Janeiron, cariocarren lurraldean. Ez da harritzekoa, izan ere, ibilbide gogorra prestatu dute. Duela lau urte, Vinokourovek Londresen urrezko domina kolkoratu zuenekoan ez bezala, Brasilen ibilbide aldapatsuari aurre egin beharko diote parte hartzaileek. Aurreneko zatian, aldapa motzak, eta bigarrenean luzeak eta gogorrak. Guztira, gainera, 253 kilometroko bide luzea, kasik amaigabea.  Tourreko mendiko etapa bateko profila dirudi, alajaina. Continue reading “Gorriz azpimarratu dute”

Vueltan iraileko azterketak


indurain-covadongaHastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.

Ez genuke hutsik egingo esango bagenu Vuelta urteko beste bi itzuli handiekiko anai txikia izan dela. Urte askotan nortasunik gabea, sailkapen nagusiko mailotaren koloreen aldaketekin adibidez (horitik urre kolorera eta gaur egungo gorriraino) eta esperimentu nahi gune bezala (ez zait inoiz ahaztuko bi tropelen ideia inoiz. Mahai gainean egon zen lasterketak bi tropel handik lehiatzea lehen astean. Bata bestearekiko ordubeteko aldearekin eta azken bi asteetan sailkapen nagusian zeuden talderik azkarrenak jarraitzea lehian. Orduan nolabaiteko desesperazioan murgilduta zegoen Vuelta-ko antolakuntza zalegoa erakarri nahian). Continue reading “Vueltan iraileko azterketak”

Amestu dezagun, zergatik ez?

4 etapa faltan, Mikel Landa murgiarra Giroko bigarren postuan sailkatua da azken 10 urtetako itzuli handietako txirrindulari onenarengandik 4 minutura. 59km-ko erlojupekoan jasan zuen denbora galera berbera, alegia. Ezbairik gabe, Landa da Giroko txirrindulari indartsuena maldan gora. Contadorri jarraitzeko gai den bakarra, eta Contador bera uzteko gai izan den bakarra ere bai. Edizio honetako bi etapa dolomitikoen irabazle, non eta Madonna di Campligion eta Aprican, Mortirolo handia pasa ondotik gainera. Mendiko bi etapa jarraian lehen postuan, tamaina honetako azken balentria 2008an izan zen, Sella italiarraren eskutik. Continue reading “Amestu dezagun, zergatik ez?”

Aruk egin ezin duena Mikel Landak

Mikel Landa nagusi Madonna Di CampiglionGaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat. Continue reading “Aruk egin ezin duena Mikel Landak”