Euskaltel-Euskadi italiarra

Italiako GiroaAdos, izenburua nahasia eta aldrebesa da, baina 2008ko Giroan talde euskaldunak izan duen jarduera adierazi nahi dut eta beharbada kokatzeko balio digu.

Josu Agirre, Lander Aperribay, Koldo Fernandez de Larrea, Aitor Galdos, Dionisio Galparsoro, Markel Irizar, I�igo Landaluze, Alan Perez eta Ivan Velascok hartu zuten hasiera Palermoko taldekako erlojupekoan. Eta egia esan nahiko txukun hasi ziren, izan ere 22 taldetatik 20. sailkatu ziren aspaldiko taldekako erlojupekoetan ez bezala.

Italiara bidali zuten taldearen berri jakin nuenean obligazioz osatutako taldea eraman zutela pentsatu nuen eta ez zutela ezer berezirik egiteko asmorik, bizi iraun bakarrik. Eta hori da egin dutena. Bederatzi taldekideetatik laurek bakarrik amaitu dute lasterketa, Josu Agirre, Markel Irizar, Alan Perez eta Ivan Velascok hain justu. Eta hauetatik bi izen bakarrik nabarmendu zaizkigu beste taldekideen artean: Alan Perez eta Koldo Fernandez. Lehenak 6. etapan ihesaldi batean sartu eta bigarren postuan sailkatu zelako. Bera izan da aurtengo Giroan garaipenetik gertuen izan zen txirrindulari laranja. Bigarrena, berriz, sprintetan onenekin lehian aritu zelako 3. postua eskuratzeraino (13. etapan hain juxtu).

Eta gainontzekoak? Aitor Galdos 7. etapan Continue reading “Euskaltel-Euskadi italiarra”

Galparsoro Asturiasko Itzuliko 4. etapan garaile

Kaikuren bigarren garaipena itzulian.

Kaikuk atseden hartuko du uztailean abuztua amaieran hasiko den Espainiako itzuliari aurre egiteko. Atseden egun horien aurretik, ordea, indarrean dagoela erakusten ari da. Aurreko larunbatean Andoni Aragana izan zen garaile eta gaur Dioni Galparsoro.

Dakizuen bezala, Kaiku taldeko txirrindularien maillotak sinatuta izango ditugu gure sarien artean, baita taldearen kamisetak ere zozketagai. Hau guztia Kaiku taldeak eskainita.