Post honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Frantziako Tourraren lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Ibilbidea aurreko post batean aztertua izan da
– Hautagai nagusietan garbi dugu zein ez aukeratu
– Hautagaietan, nor doa lasterketa lehiatzera?
– Gazteen maillotaren lehian zein izango diren kontutan hartu beharrekoa
– Zergatik ez arriskatu igotzaileen multzoan?
– Azkarretan azkarrena zein den ere nahiko garbi dugu
– Azkarretan Bouhanni (COF) baja izan da “boxeo” kontuak tarteko
– Soudalekin Parisa joateko aukera dagoela aipatzen dugu
– Beste azkarretan maillot berdearen garailea izan daiteke
– Ederra multzo honen izena, “nahiko azkarrak”!!
– Ehiztariak ere bi multzotan banatuta
– Besteak multzoan aukeraketa egiteko klabeak
– Zein da podcasteko esatarien kinielaren arrisku maila?
– Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapenean izena ematea ezinbestekoa sarien lehian izan nahi bada
Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.

