Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (2)

Eusko Jaurlaritzaren murrizketak lasterketa profesionaletara iritsi dira. Baita Euskaltel-Euskadi taldera ere. Patxi Mutiloak asteazkenez ETBSat-en honen inguruan azalpen asko eman zituen. Eta baita zentzuzko gauza asko esan ere. Txirrindularitza aipamenez gain, kirol profesionalaren finantzaketaren inguruko gogoeta interesgarriak ere egin zituen. Galdera politak behintzat utzi zituen airean.

Erakunde publikoek lasterketa profesionalak lagundu behar ote dituzten bere zalantzak agertu zituen. Unipublic antolatzaile pribatuen eredu bezala jarri zuela iruditu zitzaidan, Euskal Herriko Itzuliarekin alderatuz. Ez zaio arrazoirik falta Itzulia antolakuntza eredu bat ez dela esatean, hemen aurretik esan izan dugun zerbait, baina ahaztu egiten zaio Unipublic azken urteetan aurrera atera bada, babesle publikoei esker izan dela. Iaz, urrutira joan gabe, honakoak ziren Vueltako babesleak: Idae, Españarecicla eta Renfe.

“Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (2)” irakurtzen jarraitu

Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (1)

Aste honetan, Espainiako Vueltak 2012an Euskal Herrian etapa gehiago izango dituela konfirmatu da. Ezagutzen zen Iruñeako hasieraz gain, Oion eta Arrate artean etapa bat baieztatu dute eta Barakaldon laugarren etapa bat hasiko da, Orduñatik igaro ondoren Valdezcarayn amaituko dena. Dirudienez, Unipublic antolatzaileak interes berezia erakutsi du berriro euskal errepideetara itzultzeko, eta beherapenak eskaini dizkie bai Eibarko, bai Barakaldoko udalei. Ondorioz, iaz ez bezala, Eusko Jaurlaritzak xoxik jarri beharrik gabe pasako da Vuelta EAEtik.
“Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (1)” irakurtzen jarraitu

Zezenak dira, beltz-beltzak dira

Beno errepideko 2012 denboraldia amaitutzat eman dezakegu. Honezkero baditugu Giroaren eta Tourraren itzulien ibilbideen berri, baina eta Vueltakoa? Noiz pentsatzen dute Olanok eta konpainiak aurkeztea?

Badakigu Iruñan hasiko dela 2012ko Espainiako Itzulia (Bola del Mundo amaiera aldean izango du protagonismoa). Pasa den astean Diario de Navarrakoek elkarrizketa bat egin zioten Abraham Olanori eta bertan adierazi zuen lehen edo aitzin etapa horren inguruan ibilbide bat baino gehiago ari direla aztertzen (taldekako erlojuz kontrako saioa bat izango litzateke). Oso posiblea da San Ferminetako entzierroaren ibilbidearen zati bat sartzea. Zehatz-mehatz Estafetako bihurgunea (San Ferminetan zezen gehienak kurba horretan jauzi egiten badira, zer gertatuko zaie txirrindulariei erlojuz kontrako bizikletarena gainean!?!?)

Kontuan hartu behar dugu ibilbide honetan San Fermin bezperan korrikako lasterketa bat izaten dela, Bollywood-eko aktoreak egonda daudela pelikula bat grabatzen eta agian gauza harrigarrienetako bat: 1 Formula zezena balitz bezala egon zen Iruñako alde zaharreko kaleetan!! Eta orain, bizikletak zergatik ez?

Tropelzaleok beraz hurrengo egunetan, asteetan… adi egon beharko dugu. Uste dut polita izan litekeela datorren urteko Vueltako irteera. Iruña hiri polita da eta Nafarroak baditu paisai oso politak lasterketaren lehen etapetan ikusteko.

Mende: oroitzapen gozoa

2011ko azaroaren 11. Data horren harira albiste iturri bilakatu zaigu ONCE txirrindularitza taldea izandakoa. Izan ere, talde hartako partaide ohi asko mahai baten bueltan elkartu dira. Tropelzale asko, gazteak zaretenez, ez zenuten taldea ezagutuko, edo akaso ez duzue oroituko haren bilakaera. Hamaika garaipen lortu zituzten Manolo Saizek zuzendutako ziklistek. Pixka bat zaharragoak garenok ondo gogoratzen ditugu talde horren balentriak. Nik, bereziki, 1995eko Tourrekoak. “Mende: oroitzapen gozoa” irakurtzen jarraitu

Hori da hori sasoia!

Txente Garcia Acostak txirrindularitza utzi berri du. Hori izan da asteko albiste nagusietakoa txirrindularitza zaleentzat, batez ere Euskal Herrikoentzat. Tropeleko ziklista beteranoenetakoa zen tafallarra. 1995ean egin zuen debuta. Pentsa, Indurainek azken Tourra irabazi zuen urtean. 39 urterekin eman ditu azken pedalkadak. Bada, ordea, tafallarra baino zaharragoa den txirrindularirik.

Hasteko eta behin, Noe italiarra agurtu behar dugu, 42 urterekin, ziklismoa utziko baitu. Ezin aipatu gabe utzi 42 urterekin ere hartu duela erretiroa Cuestak, Caja Ruralen azken pedalkadak eman eta gero. Rebellin italiarrak 40 urte bete zituen abuztuan. Doping kontuengatik zigortuta ibili ostean, denboraldi honetan itzuli da tropelera, Miche Guerciotti talde apalean. Talde apalean bai, baina garaipen zakua betetzen jarraitu du Veronako ziklistak, eta okerrik ez dela, datorren denboraldian lanean jarraituko du. Horner estatubatuarrak ere 40 urte ditu bete zituen aurreko astean bertan. Azken bi denboraldiotan goia jo du: iaz Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen eta aurten ere gure itzuliko podiumera igo da, etapa bat irabazteaz gain. Harrapazak. Hornerrek ere ez omen du oraingoz erretiroa hartzeko gogorik. “Hori da hori sasoia!” irakurtzen jarraitu