Arreta beste toki batera joan zaigu aste honetan. Txirrindularitza bigarren mailan geratu da. Hala ere, politikaren zurrunbilotik irten eta txirrindularitzari helduko diogu plaza honetan, aste honetan bertan aurkeztu baitute 2012ko Tourra. Ibilbidearen xehetasunak argitara eman zuten egun berean –berez aurreko astean zabaldu zen ibilbidea- Gorka Gerrikagoitia Euskalel Euskadi taldeko zuzendaria elkarrizketatu zuten han ea hemen. Gerrikagoitiak esan zuenez, 2012ko denboraldiko planifikazioa ez dute guztiz zehaztu, baina aurreratu zuen Vuelta izango dela Igor Antonen helburu nagusia, eta beharbada bakarra, hiru asteko itzuliei dagokienez. Alegia, ez dela ez Giroan ez Tourrean egongo. “Hiru asteko itzuli bakarrerantz?” irakurtzen jarraitu
Tropela Elkarteak hamaika sari banatu ditu eta potoloena, Azkoitira

Tropela Elkarteak sari banaketa ekitaldia egin zuen Zarauzko Merkatu plazan eta hirugarren urtez jarraian Azkoitira doa Tropelako sari nagusia. Ekitaldian bertan 2011ko Urteko Sailkapeneko irabazlearekin solasean aritzeko aukera izan nuen. Jarraian duzue elkarrizketak eman zuena. “Tropela Elkarteak hamaika sari banatu ditu eta potoloena, Azkoitira” irakurtzen jarraitu
Giro polita ikusteko aukera
Atzo aurkeztu zen Milanen 2012ko Giroa. Streaming bidez aurkezpena zuzenean ikusteko aukera interneten eta twitterren galan zeuden lehen lerroko txirrindularien asistentzia jakin genuen. Protagonista nagusia, han aurkeztu zuten bezala, Matador Alberto Contador (amaieran tarte bat eskainiko dioguna), baina baita Cunego, Scarponi, Cavendish…
Denboraldiko lehen itzuli handia maiatzaren 5ean hasiko da eta Danimarkako Herning hirian hasi eta Milanen maiatzaren 27an amaituko da. Txirrindulariek guztira 3.476 kilometro gauzatu beharko dute (etaparen bat ez badute mozten behinik behin).
Porca miseria, Nibali!
Zaugg suitzarrak irabazi du denboraldiko azken proba handia. Nibalik urrutitik jo du, ausart jokatu du Lonbardiako errusiar mendian, baina ez du bere balentria azken bururaino eramaterik izan. Igor Anton 15. postuan sailkatu da eta Mikel Astarloza eguneko ihesaldian sartu da. “Porca miseria, Nibali!” irakurtzen jarraitu
“Zortzi urteotan nire lekua lortu dut tropelean”
Koldo Fernandez de Larrea 30 urteko gasteiztarra Tropela Elkartearen sari banaketa ekitaldian izan zen. Sariak banatzen lagundu zigun eta harekin solasteko aukera izan genuen. Euskaltel-Euskadin zortzi urte eman ondoren, datorren urtean, nazioarteko tropeleko izar nagusietako baten laguntzailea, Farrarrena, izango da, Garmin-Cervelo taldean –azaroaren 17an aurkeztuko dute taldea-. 2007tik 2010era urtero altxatu ditu besoak probaren batean edo bestean. Orain arteko urterik emankorrena 2008a izan du, bost lasterketatan nagusitu baitzen, tartean Euskal Bizikletako etapa batean. Honatx orain artekoaz eta etorkizunaz esan ziguna.
““Zortzi urteotan nire lekua lortu dut tropelean”” irakurtzen jarraitu