Supercobo

Bueltan da Cobo. Supercobo. Espainiako itzuliko lider berria. Asturias-ko triptiko gogorrean egunero erasoan izan den hautagai nagusi bakarra.

Bueltan da 2007ko Euskal Herriko itzuliko dominatzailea. 2008ko Tourrean Hautacam-en gora egindako erakustaldiko Cobo. Ez zaretela gogoratzen? Honats gertatua…

Bezperan Pirineotako lehen etapan Saunier-go taldekide Riccó izan zen nagusi. Tourreko bigarren garaipena zuen italiarrak baina ondoren hirugarren belaunaldiko EPO sustantzia (CERA moduan ezagutu genuena) topatu zioten organismoan eta kaleratu egin zuten lasterketatik. Hautacam-eko egunean Piepoli (izan duen lagunik onena dela esan zuen behin Cobo-k) taldekidearekin izugarrizko erakustaldia egin zuen, atzo l’Anglirun eginiko modukoa. Biak iritsi ziren lasterketa buruan, tropela guztiz txikitu ondoren. Egun bat geroago iritsiko zen Piepoli-ren positiboa, Riccó-renari jarraiki, eta Saunier etxera inoiz ikusi den Cobo onenarekin.

Baina etapa hari so eginez, ezagutu den Frank Schleck indartsuena iritsi zen 30 segundora, Kohl austriarra minututik gora, Vladimir Efimkin 2 minutura eta kasik bi minutu t’erdira Sastre, Menchov, Evans, Vandevelde eta Riccó.

Ongi irakurri dezute bai. Bi minutu t’erdira hautagai nagusien tropeltxoa! Eta tartean sartutakoak? Kohl-ek CERA sustantziarekin positibo eman zuen, Efimkin-ek 28 urterekin txirrindularitza utzi zuen eta Riccó… Denok dakigu honi gertatua…

Ba guzti horien mailan izan zen Cobo. Barka, Supercobo. Urteko azkenengo itzuli handiko lider berria. 2008ko Tour hartatik 3 garaipen besterik ez ditu lortu ordea, eta hara, guztiak Espainian.

Azkena atzokoa, balentria handia Maiatza-Ekainean txirrindularitza profesionala uzteko zegoen txirrindulari batentzat, ezta?

Argazkia: blogdedeporte.com