Aurreko astean, zehazki apirilaren 11n, Tele7ko “Objetivo Bizkaia” saioan izan zen Egoitz Lizaso, Tropela Elkarteko ordezkari moduan. Bertan, Tropela Elkartea eta Tropela.net-en inguruko azalpenak eman zituen Susana Porras aurkezleak zuzendutako saioan.
Ez da kasualitatea Bizkaiko komunikabide batean agertu nahi izatea, izan ere, Gipuzkoan 17.500 erabiltzaile baino gehiago ditugu eta Bizkaian, aldiz, 6.000 soilik (hemen datu zehatzagoak). Ea bizkaitarrak Tropeleratzea lortzen dugun!
Elkarrizketa gazteleraz izan zenez, euskarazko azpitituluak gehitu dizkiogu.
Gaur Amstel Gold Race klasikoa ospatu da Herbeeretako errepideetan, Maastrich eta Valkenburg-en artean 261 kilometro osatu behar izan dute txirrindulariek. Ardeentako hirukotearen lehen lasterketako ezaugarri nagusia igotzen diren muino kantitate handia da, guztira 31. Laburrak izan arren lasterketaren luzeraren ondorioz azkenean klasika oso gogorra egiten da txirrindularien hankentzat.
Iosu Garate (
Iosu Garate (
Euria ari zuen goian behean 2003ko Euskal Herriko Itzuliko azken etapan ere. Hondarribiko itsasargira igo ziren ziklistak erlojuz kontrako lehian. Orduko hartan Iban Mayok irabazi zuen. Euskaltel-Euskadiren lehen garaipena izan zen etxeko itzulian, eta asko ginen bizkaitarra Tourrean Armstrong bera kate motzean lotuko zuela pentsatzen genuenok. Gaur, Samuel Sanchezek bigarrena erdietsi du, duela bederatzi urte bezala euripean.