Joaquin Rodriguez (KAT) etapa ehiztari bikaina dela agerian geratu da. Bigarren garaipena lortu du jarraian eta lidergoari eutsi dio. Gaur ere bigarren Samuel Sanchez (EUS).
Ihesaldiak sortzen saiatu dira. 16ko bat osatu osatu da, baina Sky taldeak ihesaldian inor sartzerik lortu ez duenez, tropelari ederki tira dio saiakera zapuztu arte. Ibilbidea, ordea, iheslariei aukera emateko modukoa zenez, saiakera gehiago izan dira. “Bigarrena jarraian Puritok” irakurtzen jarraitu
Espero genuen, bai, gaurkoan Joaquin Rodriguezek etapa garaipena lortzea. Etapa amaiera aproposa zen berarentzat eta atzo lortu ezin izan zuen garaipena gaurkoan bai. Eta gainera lidergoa bereganatu du.

Rojasek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa eta ondorioz, lider jarri da. Faboritoetako batek, Klodenek, agur esan dio itzuliari bost minutu galdu baititu. Gueñesen bukatu da Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa. Ibilbideak, gorabeheratsua izanagatik, ez du tropela txikitu, eta sprintean erabaki da lasterketa. Movistar taldeko Rojas nagusitu zaizkio Poels-i, Wegmann-i, Ratto-ri eta Vichot-i. Gorka Izagirre izan da Euskal Herriko lehen txirrindularia; zortzigarren sailkatu da. Guztira, 129 ziklista iritsi dira tropelean. Aurreko urteetan, lehen etapan jada itzulia irabazteko pronto zeuden txirrindulariak nabarmentzen ziren. Aurten, aldiz, ematen du asteazkenean, Arraten gora ikusi ahal izango ditugula aurrenekoz faboritoak. Ordura arte, bakea.