#58 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da. Aurreko podcastak hemen dituzu.