#77 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Lehen asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Katusha taldearen protagonismoa Paolini eta Belkoven eskutik.
– Esprinetan Cavendesh espero moduan, Goss, berriz, pattalago.
Beñat Intxausti lider, egun batez izan bada ere.
– Faboritoen inguruko iritzia: Nibali, Wiggins, Hesjedal, Scarponi, Evans eta Gesink.

Tropela.net eguneratzen

Honez gero konturatuko zineten Tropela.net webgunea ez dela atzo bezalakoa. Bai, berrikuntzatxo batzuk egiten jardun dugu eta gaur berrikuntza horiek zuei eskuragarri jartzea egokitzen zitzaigun. Bagenuen gogoa aldaketa hauek zuekin elkarbanatzeko!!

Egin ditugun aldaketak zerrendatzea posible izango litzaiguke, baina hori egin beharrean nahiago izan dugu zuek zuen kabuz aldaketa horiez jabetzen joatea. Uste dugu era horretan interesgarriagoa izango dela. Hori bai, zalantzaren bat baduzue galdetu lasai eta gustura erantzungo dizuegu.

Beharbada akatsen bat ere izan daiteke aldaketen ondorioz. Akats edo arazoren batekin aurkitzen bazarete asko eskertuko genizueke gugana joko bazenute jakinarazteko. Gu ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara.

Horretaz gain zuen iritzia ere jakin nahiko genuke bai aurkitzen dituzuen aldaketen inguruan baita bestelakoetan ere. Badakigu zer hobetua badugula eta bide hori egiten jarraitzen dugu, baina seguru zuen laguntzarekin errazago izango zaigula bide hori jorratzea. Beraz, ez izan zalantzarik eta idatzi lasai zuen iritzi, kexa, pentsamenduak.

Gogoan izan finean zuek zaretela proiektu hau aurrera eramaten laguntzen duzuenak, zuek emandako babesak bultzatzen baitu Tropela.

Jarraitu txirrindularitzaz gozatzen, jarraitu Tropelaz gozatzen!!!

Gauza asko kontatzeko ez

Hasi da 2013ko Giroa. Urteko hiru asteetako itzulietan lehena. Eta zorionez edo zoritxarrez teoriak eta praktikak bat egin dute lehen bi egunetan. Astebukaera honetan irabazteko hautagai nagusiak zirenak, pronostikoa bete dute. Gauza aipagarririk ezin izan dugu ikusi lehen kilometroetan.

Larunbatean hasiera eman zitzaioan 96. Italiako Giroari Napoleseko hirian. Zirkuitu bitan ibili ziren txirrindulariak eta 130 kilometro ostean, Cavendish gailentzen zen helmugan talde txiki batean. Lehen egun hau horrelako etapetan ohikoak izaten diren erorketez beteta egon zen. Eroritako bat Pablo Urtasun, baina zorionez tropel nagusian sartzea lortu zuen eta denbora galdu bazuen ere lasterketan jarraitzen du.

“Gauza asko kontatzeko ez” irakurtzen jarraitu

Direnak eta ez direnak

Azken egunetan, Giroa irabazteko faboritoek bakarrik ez. Italiako Itzulian izango ez direnek ere zer esana eman dute. Izan ere, Basso -argazkian- ez da Giroan izango, ipurdian min hartuta baitabil. Bassorekin batera azken urteetako Giroetako etapa menditsuetan bere burua maiz erakutsi duen Rujano ere ez da irteeran izango. Bere taldeak, Vacansoleilek, kanpoan uztea erabaki du, Venezuelako igotzaile ttikia dopinaren aurkako ikerketa batean sartuta dagoelako. Ez ahaztu, era berean, joan den urteko Giroan ia guztiok aho bete hortz utzi gintuen De Gendt ez dela lehiatuko. Lastima. “Direnak eta ez direnak” irakurtzen jarraitu