Tropela Hondartzan

Tropela Hondartzan 2015Urte batzuetan zehar buruan bueltaka ibili ondoren, Tropela saretik hondartzara jaisteko urratsa emango dugu. Honela, gure hondartzetan galtzeko zorian den ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratzeko ekimen baten berri eman nahi dizuegu.

Honela, irailaren 13an Zarauzko pasealekuan Tropela Hondartzan izena jarri diogun ekitaldia antolatu dugu. Igande goiz eder bat pasatzeko bi osagai desberdin izango ditugu bertatik bertara:

Tropela Hondartzan 2015ZIKLISTATXOEN TXAPELKETA

Batetik, hondarretan, hainbat zirkuitu egin eta zirkuitu hauetan kaniken laguntzaz ziklistatxoen lasterketak egingo ditugu. Txapelketa taldeka izango da eta azkarrenentzat sariak izango dira. Azkarrenarentzat bakarrik ez, zirkuiturik dotoreena egiten dutenentzat, ziklistatxorik eleganteenarentzat, kiroltasunaren saria eta beste hainbat sorpresa! Parte hartzekoak bazarete, txapelketaren antolaketa errazteko komenigarria da izen-emate orri hau beteko bazenute. Ez dugu araudi zorrotzik jarriko eta ez gara epaile lanetan jarriko baina irizpide batzuk zehazte aldera jokoaren araudi txiki bat idatzi dugu.

VINTAGE ERAKUSKETA

Bestetik, pasealekuan bertan, lehengo txirrindularitzaren erakusleiho moduan erakusketa bat jarriko dugu. Bertan, izango dira Jorgek eskuz pintatutako ziklistatxoak, Urtekariaren bildumako kromo eta aldizkariak, Iñaki Lakarraren bildumako ur-potoak, Libros de Rutaren libururik berexienak, Juan Mari Tolinen argazkiak eta abar luze bat. Guzti hau musikarekin goxatuz eta lagun giro eder batean egingo dugu.

Tropela Hondartzan 2015A! Bertan erakusteko moduko ziklistatxoak, kromoak, argazkiak edota beste bitxikeriaren bat baduzu, gustura egingo dizugu tokia azokatxoan.

Beraz, gogoratu: Irailaren 13an, igandearekin, zita bat duzu Zarauzko malekoian.
Zatoz eta animatu zure ingurukoak. Bertan ikusiko dugu elkar!

Eta ez ahaztu trasteroan gordeta egon daitezkeen ziklistatxoak eta kanikak ekartzea!

JOKOAREN ARAUDIA

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

Laboral Kutxa Saria Vueltan ere bai!!

Laboral Kutxa Saria Vuelta 2015Bihar abiatuko da Espainiako Vuelta, denboraldiko azken itzuli handia. Lehiaketa honek ere Laboral Kutxa Saria sailkapena izango du.

Gogoratu behin kiniela egin eta gero izena ematea beharrezko izango duzuela Orbea bizikleta, erosketa bonu, akzio kamerak,… sarietakoren bat eskuratu nahi baduzue. Ez galdu aukera!!

Gure aldetik Laboral Kutxari beste behin ere eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik, izan ere babestutako sailkapenez gain, berriki kaleratu dugun Tropelaren APP berriaren babesle baita.

Zorte on guztioi!!

Tourrean ere Laboral Kutxa Saria!

Laboral Kutxa babestutako sailkapenaLarunbatean Frantziako Tourra abiatuko da, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena. Iaz estrenekoz izan genuen moduan, aurten ere Laboral Kutxa Saria sailkapena izango dugu.

Gogoratu behin kiniela egin eta gero izena ematea beharrezko izango duzuela Orbea bizikleta, erosketa bonu, maillot, akzio kamerak,… sarietakoren bat eskuratu nahi baduzue. Ez galdu aukera!!

Gure aldetik Laboral Kutxari beste behin ere eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik, izan ere babestutako sailkapenez gain, berriki kaleratu dugun Tropelaren APP berriaren babesle baita.

Zorte on guztioi!!

Emakumeen Birako lehiaketan sariak ditugu Urola Kostakoa bazara

Bihar amaituko da Emakumeen Bira. Emakumezkoen lehiaketetan lehenengoz sariak izango ditugu, Urola Kostako erabiltzaileen artean bakarrik banatuko badira ere.

Arkupe haur moda sariak 2015 birarako Continue reading “Emakumeen Birako lehiaketan sariak ditugu Urola Kostakoa bazara”

Giroan ere Laboral Kutxa Saria!

Giroan ere Laboral Kutxa SariaAstebete barru Italiako Giroa abiatuko da. Tropelaren ibilbidean 10. aldiz lehiatuko dugu Italiako lasterketa hau eta aurtengoan Laboral Kutxa Saria sailkapena izango du.

Gogoratu behin kiniela egin eta gero izena ematea beharrezko izango duzuela Orbea bizikleta, erosketa bonu, maillot, kamera,… sarietakoren bat eskuratu nahi baduzue. Ez galdu aukera!!

Gure aldetik Laboral Kutxari beste behin ere eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik.