Kinielak egiten ibiliko zarete zuetako asko eta ziurrenik ibilbideari bistadizoa bota diozue jakiteko zenbat etapa lau dauden, zenbat erlojupeko, mendiko etapa nagusiak zeintzuk diren… Eta ziurrenik ez dizue atentzioa eman Pra Loup izeneko maldan bukatuko denak uztailaren 22an, Alpeetako lehen etapak alegia. Ez da igoera bereziki ezaguna, ezta gogorra ere: sei kilometro pasatxo luze da eta batez besteko malda %6,5 da. Hala ere, tokia du Tourraren historian, Tourmaletek eta Alpe d´Huezek bezala. “Pra Loup, Tourraren ukitu vintage-a” irakurtzen jarraitu
Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?

Tourra badatorrela antzematen dugu egun hauetan eta halaxe iragarri du Suitzako Tourra ETB-ek ere, Tourra prestatzeko txirrindulariek erabiltzen duten test moduko lasterketa, Froomek irabazi berri duen Dauphineko Kriteriumaren moduan.
Tourraren usaia dugu gure sudurreko mintzetan dagoeneko. Horren isla Tropelan egun gutxi barru Tourreko lehiaketarako kiniela egiteko epea irekiko dela da. Gogoz izango zarete, ezta? Baita neu ere!!
Ez nuen post hau idazteko asmorik baina yves77-k idatzi duen iruzkina eta gero animatu egin naiz. Nolako kiniela prestatuko ote du Tropelak 2015erako Tourrerako? Hautagai nagusien multzoan zenbat txirrindulari eta zein izango dira? Zenbat aukeratu beharko dira?
“Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?” irakurtzen jarraitu
Emakumeen Birako lehiaketan sariak ditugu Urola Kostakoa bazara
Bihar amaituko da Emakumeen Bira. Emakumezkoen lehiaketetan lehenengoz sariak izango ditugu, Urola Kostako erabiltzaileen artean bakarrik banatuko badira ere.
“Emakumeen Birako lehiaketan sariak ditugu Urola Kostakoa bazara” irakurtzen jarraitu
Costa Ricako heroia
Wiggins, markak hautsi dituen gizona
Britaniarrak orduko errekor berria ezarri du 54,526 km-ko batazbestekoarekin.
