Urteak joan urteak etorri lasterketa berriak sortzen dira eta beste batzuk, hainbat arrazoi tarteko, desagertzen dira. Iraganaren parte den horietako bat da Bordele-Paris mitikoa. Joan den mendearen erdialdean jokatzen zen 500 kilometro inguruko proba amaigabea. Lasterketa berezia zen, inondik ere, izan ere ziklistak ordu txikitan abiatzen ziren, eta azken zatia derny motorren atzetik burutzen zuten. 1891n jokatu zen aurreneko aldiz eta John Pilkington ingelesa nagusitu zen
Aruk egin ezin duena Mikel Landak
Gaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat. “Aruk egin ezin duena Mikel Landak” irakurtzen jarraitu
Segundoen borroka
Dagoeneko Giroan 13 etapa jokatu dira eta bi dira sailkapen nagusiaren muturrean aurkitzen direnak: Contador (TCS) eta Aru (AST). Bata esperientzia duena eta bestea iaz sorpresa izan zena aurten Contador kilimatzeko gai izaten ari dena, segundoen borrokan.
Interesante doa aurtengo Giroa, hala uste dut behintzat. Arrazoi nagusia egunera zerbait gertatzen ari delako da eta horrek, hurrengo egunari begira, ikusmina sortarazten du, nigan bederen bai. Eta oraindik beste 8 etapa falta dira Milanora iritsi aurretik!!! “Segundoen borroka” irakurtzen jarraitu
Tinkoff-Saxo Kaliforniako garaipenarekin, Giroaren bila

Tunel luzearen amaiera ikusten ari al da Tinkof-Saxo taldea? Kaliforniako Itzulia ospatu ostean, Sagan txirrindulari apartak 2 etapa eta sailkapen nagusia poltsikoratu ditu. Gainera Europan urteko lehen itzuli handiaren atseden egunean beraien taldeburua, Contador, sailkapen nagusiaren buru da. Lortuko al du eslovakiar gazteak berriro bere maisutasuna erakutsi zita handienetan eta madrildarrak podiumeko maila gorenena zapaldu Milanen?
“Tinkoff-Saxo Kaliforniako garaipenarekin, Giroaren bila” irakurtzen jarraitu
Zakarinen Giroa
Zakarinen Giroa izan behar zuen 2015koak. Hala zirudien behintzat Romandiako Itzulian emandako erakustaldiaren ondotik. Aurtengo Tourrerako 3 hautagai nagusien gainetik nor eta, errusiar gaztea. Eta nola gainera! Bere erlojupeko doaiez gain (zerbaitegatik da espezialitate honetako errusiar txapelduna) itzuliko etapa menditsu nagusienean ere Froome, Quintana, Nibali eta gainontzekoen aurretik izan zen.
Tropela-ko %73,6ak dugu gure kinielatan, ez da gutxi! Ba 5 etapa pasa dira soilik, eta Zakarin sailkapenean 61. postuan dago, 25 minututik gorako atzerapenarekin Contador liderrarekiko. 2 astetan joan zaizkio indarrak, eta 5 egunean podiumean sartzeko zituen aukera guztiak. Ez sinistekoa? Beharbada Romandiakoa izango da ez sinistekoa, eta denborak emango digu galdera honen erantzuna.