#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin

Dan Martinen erorikoa Fleche Wallone 2015Aurtengo urte honetan ez naiz batere txukun hasi Tropelan. Ustez “neguko prestaketa” inoiz baino hobea eginda nentorren, baina badirudi zoria – eta gainontzeko guztia – ez ditudala alde.

Kontuak kontu, ikusita udaberrian sartuta ginela eta iazko ibilbidetik urrun ekin diodala denboraldiari, Ardenetako Hirukoaren lehiaketan arriskatzeko autua hartu nuen, multzo guztietan gainera. Eta ondorioak, larriak izan ez badira ere, kukuak oker jo didala ezin uka, batez ere Alaphilippe (EQS), Tropelako erabiltzaileen %51,7ak hartu eta 450 puntu eman dituen txirrindulari frantziarra nire tropelan ez nuelako.

Baina ez dut txirrindulari frantziarraz hitz egin nahi, naiz eta Fleche Wallonen eta Lieja-Bastogne-Liejan bigarren amaitu Valverde ikaragarri baten atzetik askoren sorpresarako. Gaurkoa Dan Martin ekarri nahi dut gogora. “#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin” irakurtzen jarraitu

Aia eta Cauberg Huyra bidean

Amstel Gold Race 2015 - Cauberg

Zita oso garrantzitsuak pasa dira urteko lehen zati honetan… eta zita oso garrantzitsuak iristeko datoz oraindik. A ze nolako gozamena hartzen ari garen uneoro txirrindulari zaleok.

Intentsua izaten ari da denboraldia. Lasterketa mediatikoena iritsi arteko denboran, Frantziako Tourra, ezin aspertu. Bide horretara arte ikus ditzakegu telebistaz edo bisitatu gertu ditugulako txirrindularitzan mitikoak diren tokiak, edo mitikoak bilakatzera doazenak. Eta euskaldunok horretan zorte ona dugu. “Aia eta Cauberg Huyra bidean” irakurtzen jarraitu

#98 Tropela podcastak: Fleche Wallonne 2015 emakumeak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Fleche Wallonne FemmePost honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015 Fleche Wallone emakumezkoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Aurten ez dago Vos
– Ibilbidean aldaketa
– Euskaldunak?
– Zein estrategia erabili?

“#98 Tropela podcastak: Fleche Wallonne 2015 emakumeak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu

Duela 25 urte, Gianni Bugno

Gianni Bugno, maglia arrosa soinean, 1990ko Italiako GiroanArdenetako Hirukoa bukatuta, Italiako Girora begira jarriko gara txirrindularitza zaleok. Bada, aurten beteko dira 25 urte Gianni Bugnok maglia arrosa etxeratu zuela. Lehen egunean jantzi zuen liderraren maillota eta inor ez zen gai izan egun bakar batean ere Bugnoren lehen postua ezbaian jartzeko.

Chateau D’ax Suitzako taldeko liderrak Milan-San Ramo irabazi zuen denboraldi hasieran eta handik aste gutxira iritsi zen Girora. 26 urte zituen Bugnok. Ordura arte ez zuen bere burua nabarmendu hiru asteko itzulietan, baina goia jotzear zegoen… “Duela 25 urte, Gianni Bugno” irakurtzen jarraitu

#97 Tropela podcastak: Ardenetako Hirukoa 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Ardenetako HirukoaPost honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015 Ardenetako Hirukoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Kinielaren berezitasunak nabarmentzen dituzte
– Lehenengo multzoan aukeraketa egitea errazegia?
– Euskaldunak?
– Zein estrategia erabili?

“#97 Tropela podcastak: Ardenetako Hirukoa 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu