Wiggins, markak hautsi dituen gizona

Britaniarrak orduko errekor berria ezarri du 54,526 km-ko batazbestekoarekin.

WigginsSir Bradley Marc Wiggins orain dela 35 urte Belgikako Gante hirian jaiotakoa urteetan zehar oroituko da urtez urte bere garaipenengatik.

Sky taldeko txirrindulari ohia bere kalitatearen gain hausnarketatxo bat egiteko une interesgarria dela diot “Wiggo” pertsona eta pertsonaiaz pixka bat gehiago jakitearren.

Ez dago zalantzarik, Wiggins trebezia eta doia handiko kirolaria dela (erlojupekoetan batez ere) hala nola, Frantziako Tourreko, Joko Olinpikoetako eta Munduko Txapeldun adibidez.

Hortaz aparte, errepidean Paris-Niza, Romandiako Itzulia eta egun hauetan lehiatzen ari diren Dauphiné (2011 eta 2012) garaile izan zen.

Hain zuzen ere, 2012ko edizioa gogoan daukat kronoan Evans australiarrari sasoi horretan eman zion jipoia Tourreko atarian. Gero uztailean, Bradley Pariseko podiumera igoko zen baina han Froomekin egingo zuen talka bere areriotzat joz bideoan ikusten dugun honengatik.

Taldeak egoera hobetzen saiatu zen baina Wiggins-ek ez zuen inoiz onartuko kenyar jatorrikoaren jokaera.

Wiggins tronoanHilabete batzuk geroago, Londreseko Jokoetan urrezko domina eramango zuen eta Chris Froome brontzea eskuratuko zuen bere herrikideen eromenerako.

Abenduaren 2013ean, Ingalaterrako Isabel II-ak Sir titulua eskainiko zion. Erresuma Batuko pertsonai publiko bat bihurtuz gero, Britania Handiko egunkarietako orrialdeetan protagonista izango zen baina oraingoan alkohola bitarte.

Edariarekin izan zituen arazoak hilabete batzuetan kalte egin zion. Baina gatazkak alde batera utziz eta ekipoko lidergoa ahaztuz, joan den urtean beste status bat hartuko zuen Team Sky-n. Espainiako Itzulia ukatuz Ponferradako Mundialean motibazioa aurkitu zuen.

Han, Tony Martini urrea irabaziko zion sekulako prestaketa zeramala erakutsiz. Aurten, kontratua amaituz Paris-Roubaix-en jarri zion amaiera talde ingelesarekin izandako erlazioari. Bere izena daraman Team Wiggins proiektuarekin gazteei aukera emanez eta hainbeste eman dion pistan zentratuz irabazle honek Rio de Janeiro du jo puntuan.

Ea bukaera polita ematen dion bere ibilbideari.

Gai izango da amaiera alai batekin agurtzeko?

Argazkiak:

www.digitalspy.co.uk eta Twitter-etik