#269 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapa

Podcast honetan 2018ko La Coursek eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapak eman duenaren laburpena egiten du Egoitz Lizaso (@elizaso).

La Coursen ikuskizuna izan dela azpimarratu digu, Van Vleuten garaile izan delarik. Euskaldunak ere bikain, batez ere Ane Santesteban 9. sailkatu baita.

Tourrea, aldiz, Alpeetako lehen etapa eta Quick-Stepeko Alaphilippe (QST) izan da ihesaldiari esker etapa garaipena lortu duena. Van Avermaetek (BMC) ere lider jarraitzen du eta errenta areagotu ihesaldian sartuta lortu duen errentari esker.

Eguzki printzekin, gustura

Henao

2016ko abuztuaren 6a. Uda giroa bete-betean Euskal Herrian. Hemendik urrun, Rio de Janeiron, Olinpiar Jokoetako txirrindularitza proba. Canoasko zirkuitu sigi-sagatsua, eta dominen lehia iritsi zenean, txirrindulari batek baino gehiagok ospitalean bukatu zuen, Vista Chinesako bihurgune bihurrietan jasandako eroriko latzen ondorioz. Horien artean, Henao eta Porte. Urte erdi eta gero, Paris-Niza lasterketan pozarren bukatu dute biek, nola kolonbiarrak hala Tasmaniakoak. Continue reading “Eguzki printzekin, gustura”

Aldapan gora doa Ben Hermans

Hermans Green Mountainen etapa garaipena lortzenAskok Flandriako Brabantse Pijl klasikoa irabazi zuenean izan zuten Ben Hermans belgikarraren berri. 2015ean izan zen eta BMC taldearen maillotarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen, Matthews eta Gilberten aurretik. Berarentzako mugarri izan zen lorpen hura, eta ordutik bere diziplina talde lana, ehiztari sena eta erlojuaren kontrakoetan lehiatzea izan da. Continue reading “Aldapan gora doa Ben Hermans”

Txirrindularitza eta edertasuna

DumoulinBizikleta gainean makurtuta, bizkarra biribilduta doazen ziklistak gustatu izan zaizkit gehien betidanik. Ez derrigor karrera gehien irabazten dituztenak, baizik eta ikusteko gozagarriak direnak, nolabait esan, bizikleta gaineko gentleman-ak, edo gurpil gaineko Ryan Goslingak. Bob Jungels eta Tom Dumoulin dira gaur egun gehien liluratzen nauten ziklistak, biak ere 50. hamarraldiko film batetik atereak diruditen karreristak. Lehena, Jungels, da eleganteena, bai postura aldetik eta bai janzkera aldetik gehien zaintzen denetako bat. Aukera duen bakoitzean kaskoa erantzi eta bere vintage orrazkera erakusten du, Ray-ban markako betaurrekoak eramaten ditu, eta, oro har, sedukzio paperean guztiz sartuta egoten den karrerista da luxenburgotarra. Ez dezala inork pentsa, horregatik, bizikleta gainean despistatuta ibiltzen denik, iazko Giroan erakutsi zuen bezala, hortzak estutzeko garaian kirolari sakrifikatuenen pare ibiltzen baita, (kirol alorrean ere) nabarmentzeko antsiaz. Erlojuaren kontrako ziklista brillantea da, dudarik ez da, eta maldan gorakoan gabezia handi xamarrak dauzkan arren, nik uste askoren buruan dagoela Jungels itzuli handietarako gizona izan daitekeen ideia. Continue reading “Txirrindularitza eta edertasuna”

1956ko onena izan zinen, Roger!

Walkowiak eta Gaul, 1956ko TourreanAsteartean hil zen Roger Walkowiak, 1956ko Tourra irabazitako eta horretaz damututako gizona, gutxigatik 90 urte betetzera iritsi gabe. Eta agertu da egunkarietan, eta nabarmendu da zeinen gaizki pasatu zuen ondoren, soilik handiei erreserbatutako Grande Bouclea irabazteko atrebentzia izateagatik, eta aipatu da, nola ez, ihesaldi bati esker lortu zuela Tour hura poltsikoratzea. Ba, azken puntu horretan ere, ez da egongo txirrindularitzaren historian Walkowiak bezain gaizki tratatu den pertsonarik, zeren ez zuen Tour hura ihesaldi bati esker irabazi (“bidoi-ihesaldia”, frantziarra are barregarriago utzi nahi dutenek esaten duten bezala), baizik eta bi ihesaldiri esker, eta lortutako aldeari kemenez eusteari esker. Continue reading “1956ko onena izan zinen, Roger!”