#397 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra

Denbora asko pasa da azken itzuli handia amaitu zenetik, iazko Espainiako Vuelta amaitu zenetik. Iritsi da ordua, azkenean, lehen itzuli garrantzitsua jokatzeko: 2020ko Frantziako Tourra.

Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira solasaldi honetan aurtengo Tourrerako beharrezko informazio eta eztabaida gaiak podcast honetan biltzen.

#320 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

Eguraldia eta Dumoulinek (SUN) lasterketa uzteak markatutako etapa izan genuen 2019ko Italiako Giroko 5. etapa hau. Azken zirkuituko 9 kilometroak ez ziren kontutan hartu sailkapen nagusiko denborentzat, ondorioz, etaparen lehian izan zirenak soilik izan ziren protagonista. Azkarrena Ackermann (BOH) izan zen erregulartasunaren sailkapeneko lidergoa sendotuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Hau guztia kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#319 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da Italiako Giroko 4. etapa eta transizioko etapa izango zelakoan bageunden ere, tropel buruan izan den erorikoak Dumoulin (SUN) Giroaren lehiatik kanpo utzi du. Roglic (TJV) izan ezik, gainontzeko faboritoak moztuta izan dira eta denbora galdu dute. Etapa garaipena Carapazek (MOV) lortu du gaurkoan. Hau guztia mini podcast honetan laburbiltzen dizue Egoitz Lizasok (@elizaso).

#279 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 20. etapa

Imanol Lluciak (@imanolllucia) 2018ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko podcasta duzue hau. Azken aurreko etapa, Senperen jokatua, Tom Dumoulinek (SUN) irabazi zuela kontatzen du. Froome (SKY) etapa garaipen gabe geratu da etapa irabazlearengandik segundo batera, baina Roglicekiko (TLJ) lortutako tartea nahikoa izan du podiumeko postuetan sartzeko. Tourra Thomasek (SKY) irabazi du.

#276 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 17. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa, Kangert (AST) izan bada protagonista ere, Quintanak (MOV) irabazi du. Gainera sari bikoitza lortu du izan ere taldekako sailkapeneko lidergoa ere berreskuratu dute. Etapa “esperimentu” honetarako ikusmina zegoen eta irteera espero baino kaxkarragoa izan bada ere, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Thomasek (SKY) lidergoari sendo eusten dio baina Froome taldekideak (SKY) postu bat galdu du Dumoulin (SUN) bere aurretik helmugaratu baita. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.