Bizikleta gainean makurtuta, bizkarra biribilduta doazen ziklistak gustatu izan zaizkit gehien betidanik. Ez derrigor karrera gehien irabazten dituztenak, baizik eta ikusteko gozagarriak direnak, nolabait esan, bizikleta gaineko gentleman-ak, edo gurpil gaineko Ryan Goslingak. Bob Jungels eta Tom Dumoulin dira gaur egun gehien liluratzen nauten ziklistak, biak ere 50. hamarraldiko film batetik atereak diruditen karreristak. Lehena, Jungels, da eleganteena, bai postura aldetik eta bai janzkera aldetik gehien zaintzen denetako bat. Aukera duen bakoitzean kaskoa erantzi eta bere vintage orrazkera erakusten du, Ray-ban markako betaurrekoak eramaten ditu, eta, oro har, sedukzio paperean guztiz sartuta egoten den karrerista da luxenburgotarra. Ez dezala inork pentsa, horregatik, bizikleta gainean despistatuta ibiltzen denik, iazko Giroan erakutsi zuen bezala, hortzak estutzeko garaian kirolari sakrifikatuenen pare ibiltzen baita, (kirol alorrean ere) nabarmentzeko antsiaz. Erlojuaren kontrako ziklista brillantea da, dudarik ez da, eta maldan gorakoan gabezia handi xamarrak dauzkan arren, nik uste askoren buruan dagoela Jungels itzuli handietarako gizona izan daitekeen ideia. Continue reading “Txirrindularitza eta edertasuna”
Etiketa Artxiboak:Breukink
Zoetemelken itzal luzea
Iragan Italiako Giroak irudi gogoangarri asko utzi zizkigun, Iban tropelkideak joan den asteko artikuluan aipatu bezala. Hala ere, lasterketan izango zuen garrantziagatik, esan liteke Steven Kruijswijk-en erorikoa eta bere ondorengo helmugaratzea izan zela aurtengo edizioko irudia. Lasterketa oso baten erdibidekoa suposatu zuen, LottoNL – Jumbo taldeko gizonaren agintaldiarekin bukatu eta bere gainbehera ekarriko zuena, eta horrekin batera Vincenzo Nibaliren susperraldia ahalbidetuko zuena.
Kolpe fisikoa bera baino psikologikoa gainditzeko lana hartu beharko du Kruijswijek. Aurreneko itzuli handia hain gertu izan eta horrelako zorigaiztoko akats batengatik galtzeak benetan izan behar duelako gogorra. Eta txirrindulariaz beraz gain, Herbeheretan ere atsekabez ikusi izango zuten seguru asko Giroaren amaiera. Iaz Tom Dumoulin 35 urteko izurriari amaiera ematetik hain gertu egon ostean, bazirudien aurtengoak behar zuela Joop Zoetemelk handiaren lekukoa hartzeko unea. Baina esan bezala, ez zen horrela izan. Continue reading “Zoetemelken itzal luzea”