#179 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 15. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko 15. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan etapa hau ziztu bizian joan dela kontatzen digu eta faboritoen arteko esprinta izan dela. Etapa garailea Jungels (QST) eta liderra azken atseden egunaren bezperan ere sendo.

#167 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 4. etapa

Imanol (@ImanolLlucia) arduratu da 2017ko Italiako Giroaren 4. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan UAE Abu Dhabi taldeko Polanc-ek Etnan lortutako garaipena kontatzen digu eta baita sailkapen nagusiko txirrindulariak nolako emaitzak lortu dituzten.

Txirrindularitza eta edertasuna

DumoulinBizikleta gainean makurtuta, bizkarra biribilduta doazen ziklistak gustatu izan zaizkit gehien betidanik. Ez derrigor karrera gehien irabazten dituztenak, baizik eta ikusteko gozagarriak direnak, nolabait esan, bizikleta gaineko gentleman-ak, edo gurpil gaineko Ryan Goslingak. Bob Jungels eta Tom Dumoulin dira gaur egun gehien liluratzen nauten ziklistak, biak ere 50. hamarraldiko film batetik atereak diruditen karreristak. Lehena, Jungels, da eleganteena, bai postura aldetik eta bai janzkera aldetik gehien zaintzen denetako bat. Aukera duen bakoitzean kaskoa erantzi eta bere vintage orrazkera erakusten du, Ray-ban markako betaurrekoak eramaten ditu, eta, oro har, sedukzio paperean guztiz sartuta egoten den karrerista da luxenburgotarra. Ez dezala inork pentsa, horregatik, bizikleta gainean despistatuta ibiltzen denik, iazko Giroan erakutsi zuen bezala, hortzak estutzeko garaian kirolari sakrifikatuenen pare ibiltzen baita, (kirol alorrean ere) nabarmentzeko antsiaz. Erlojuaren kontrako ziklista brillantea da, dudarik ez da, eta maldan gorakoan gabezia handi xamarrak dauzkan arren, nik uste askoren buruan dagoela Jungels itzuli handietarako gizona izan daitekeen ideia. Continue reading “Txirrindularitza eta edertasuna”