2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) jarraitzen du.
Kategoria Artxiboak:Euskaldunak
#273 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 14. etapa
Espero zen bezala, 2018ko Frantziako Tourreko 14. etapan ihesaldi bat osatu zen, jendetsua, non tartean Gorka Izagirre (TBM) eta Omar Fraile (AST) euskaldunak izan ziren. Azkenean garaipena Omarrek lortu zuen. Sailkapen nagusiko faboritoen artean ere lehia ikusi ahal izan zen eta bertan etekina atera ziona Roglic (TLJ) izan zen. Edonola ere Thomasek (SKY) jarraitzen du lider.
#268 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course
Podcast honetan emakumezkoen txirrindularitzaz orokorrean, eta zehazki 2018ko La Course lasterketaz aritzen dira Mireia Epelde (txirrindulari ohia, @MireiaEpelde), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Kiniela errepasatzen dute argibideak emanez eta ez dute ahaztu nahi izan Giro Rosak eman duena, azpimarratuz Eider Merino (MOV) eta Ane Santestebanen (ALE) mailak.
#259 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourreko kinielaren azterketa
Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira aurtengo Tourreko kinielaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Podcasta ohiko baino luzeago atera zaie izan ere laukoteak asko du kontatzeko Tour honen inguruan, bai ibilbideagatik, bai Froomen (SKY) ebazpenagatik eta baita, nolabait ere, Mollemak (TFS) baldintzatu duelako. Zuen kinielak prestatzeko lagungarria zalantzarik gabe!!
#258 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourraren ingurukoak
2018ko Frantziako Tourra hasteko oraindik astebete baino gehiago falta denean, Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute Frantziako Tourrari begira. Bertan Tropela Hondartzanen 4. ekitaldia aipatzeaz gain, orokorrean goi mailako txirrindularitzaren inguruko gaiak jorratu dituzte beti ere Frantziako Tourrarekin erlazionatutakoak.