#513 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 2. etapa

Philipsen (AFC) nagusitu da Vuelta honetako lehen esprintean

Vueltako 2. etapa espero bezala esprintean amaitu zen. Azkarrena Philipsen (AFC) eta horrenbestez Alpecin taldeak hiru handietan etapa garaipenak lortu ditu aurtengoan. Alex Aranburu (APT) ere bikain 5. sailkatuta eta maillot berdearen lehian sartuta. Ezin ahaztu 6. sailkatu den Jon Aberasturi (CJR) eta ihesaldian izan den Xabier Mikel Azparren (EUS). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#366 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 3. etapa

Bennettek (BOH) irabazi du esprintean amaitu den Vueltako lehen etapa

Gaurko Espainiako Vueltako 3. etapa esprintean amaitu da eta garaipena Bennettek (BOH) lortu du Theuns (TFS) eta Mezgecen (MTS) aurretik. Aipatzekoa Jon Aberasturik (CJR) laugarren postuan helmugaratzea lortu duela onenekin batera. Aurpegiaren beste aldea Gaviriak (UAD) erakutsi du helmugarako 40kmra aurkitzen zen igoeran tropelari jarraitzeko gauza ez baita izan eta, taldekideen laguntza izan badu ere, ez da gai izan tropelean sartzeko.

Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) errepaso podcast honetan.

Podcastera harpidetu

17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan

17 izango dira aurtengo Vueltan izango diren euskal herritarrak. Nabarmen egin du gora partaidetzak batez ere Euskadi-Murias taldea talde gonbidatuen artean aurkitzen delako. Bera izango da euskaldun gehien dituena, sei hain zuzen ere: Jon Aberasturi, Aritz Bagues, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Oscar Rodriguez. Hauen asmoa ihesaldietan eta lasterketan presentzia nabarmentzea izango da, eta etapa garaipen bat lortzen badute gustura baino gusturago izango da Jon Odriozola talde arduraduna.

Caja Rural taldeak bi euskaldun izango ditu bere 8koan, Alex Aranburu eta Jonathan Lastra. Hauek ere Muriasen antzera presentzia nabarmentzea izango da eta etapa garaipena lortzea. Continue reading “17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan”