577 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Roubaix

Asteburu honetan jokatuko dira Paris-Roubaixeko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek, Itzuliako 3. etapan Alex Aranburuk (COF) izandako auzia aipatzeaz gain, larunbatean jokatuko den emakumezkoen Paris-Roubaix eta igandean jokatuko den gizonezkoena izan dute hizpide. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!

Podcastera harpidetu

571 Tropela.eus podcastak: 2024ko Frantziako Tourra

Larunbat honetan, ekainare 29an, abiatuko da 2024ko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena.

Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideez gain, Amets Txurruka (@AmetsTxurruka) ere gehitu da Tourreko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

#560 Tropela.eus podcastak: 2023ko Frantziako Tourra

Bilbo zain da aurtengo Frantziako Tour honi ekiteko! Guk ezin hutsik egin eta hemen duzue gure podcastik onena Tour berezi honetako kinielaz aritzeko.

7 euskal txirrindulari izango dira ondo bidean tropel nagusian: Mikel Landa (TBV), Pello Bilbao (TBV), Alex Aranburu (MOV), Gorka Izagirre (MOV), Jonathan Castroviejo (IGD), Omar Fraile (IGD) eta Ion Izagirre (COF).

Podcast honetan Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#537 Tropela.eus podcastak: 2022ko Milan-Sanremo

Styvenek (TFS) bereganatu zuen 2021eko edizioa

Aste honetan atseden hartzen ari gara Paris-Niza eta Tirreno-Adriatikoaren ondoren. Larunbatean berrekingo diegu lasterketei, oraingo honetan Milan-Sanremo klasiko handiarekin.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#520 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 11. etapa

Roglicek (TJV) bigarren etapa garaipena

Gaur ere Cort (EFN) protagonista izan bada ere, azkenean etapa garaipena Roglicek (TJV) eraman du Mas (MOV) eta Lopezen (MOV) aurretik. Cortek beste laukote batekin osatutako ihesaldian egin du bidea eta azken metroetan hartu diote aurre liderrek. Eikingek (IWG) ondo eutsi dio lidergoari etapan hamargarren postuan sailkatuta, beraz, gorriari eusteko moduan da. Bestelako notizia Alex Aranburuk (APT) Vuelta utzi izana izan da atzoko erorikoa tarteko. Philipsen (AFC) eta Carrek (EFN) lasterketa utzi dute.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).