#46 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Oilar askoren artean aukeratu behar

Egun bakarreko lasterketa guztietarako bezala, erronka handia izango da benetan, Donostia-Donostia klasikoaren kinielarekin asmatzea. Dena dela, izen ezagunik ez da falta parte hartzaileen zerrendan.

Gilbert da aipatu beharreko lehen izena. Hura jaun eta jabe izan zen Ardenetako Hirukotean, aurtengo udaberrian, eta Tourreko lehen etapa eskuratu zuen. Donostiara irabazteko asmotan etorriz gero, lehian egongo da, Jaizkibel eta Arkale ez direlako nahikoak hura bezalako ziklista bat jokoz kanpo uzteko. Hushovd norvegiarra ere erakustaldiz erakustaldi ibili da Tourrean, eta bereziki gogoangarria izan zen Lourdesekogaraipena Aubisque igarota. Continue reading “Oilar askoren artean aukeratu behar”

Contadorren ukabilkada

@tropela k gaur Bostoneko agerkari digital baten argazki zerrenda elkarbanatu duenean bertako argazkiak errepasatzeari ekin diot eta hau agertzen da tartean. Nik ez nuen aurretik Contadorrek eman zion kolpea ikusi ze oker ez banaiz telebistako kamerak atzetik baitzihoazen (argazkiaren atzealdean ikusten den kamera). Continue reading “Contadorren ukabilkada”

#45 Tropela.net podcastak: 21. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 21. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa esprintean erabaki da eta boskarren aldiz Cavendish izan da garaile. Maillot berdea ere erabakitzeko zegoen eta ingelesak eraman du etapa garaipenarekin batera.

Hala ere, podcast honetan “Gure Tropela” atalean Tropelako sailkapenari azterketa sakonago bat egin diote solaskideek. acascarla izan da garailea aurtengo Tour honetan Evans, Andy Schleck, Frank Schleck eta Samuel Sanchez bizkarrezurrean oinarritutako kinielari esker. Podcastean bizkarrezur hori eta gehiagoz aritzen dira.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


#44 Tropela.net podcastak: 20. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 20. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Tony Martinek irabazi du erlojuaren kontra jokatu den saio bere aurtengo Tourrean egiten ari zenari itxura ona ematea lortuz. Andy Schleck eta Evansen artean, berriz, Tourreko garailea zen erabakitzekoa eta Evansen alde izan da. Australiarrak ikaragarrizko erlojuaren kontrako saioa egin du eta Andyk, aldiz, espero baino askoz okerrago. Ondorioz Evans garaile.

Protagonista hauetaz gain, Contador, Samuel Sanchez eta De Gent aipatzen dituzte podcasteko solaskideek. Euskaldunen atalari dagokionez Euskaltel-Euskadik gaurko erlojuaren kontrako saioan taula erdian izan dela nabarmentzen dute, 11. postuan hain zuzen ere.

Aurreko podcastak hemen dituzu.