Europcarren errendimendua zalantzan

Leku askotan entzun dut Voecklerrek aurtengo Tourrean eman duen maila neurriz kanpokoa izan dela. Egia esan ez Voecklerren kasuan bakarrik, baita Rolland eta Europcar taldearen inguruan ere. Urrutira joan gabe Alpeetako etapetan De Andrés Teledeporteko esatariak ere nahiko nabarmen aireratu zuen dopinaren inguruko burutapenak bultzatzen zituen hitzak erabiliz.

Egia da inork gutxik uste zuela Voeckler hain ondo ibiliko zenik. Nik ere ez nuen horrelakorik espero, ezta Tropela.net-eko podcastean nirekin solaskide izan ziren besteak ere. Baina hor izan genuen lasterketako lider ihesaldi bati esker eta Alpe D’Huezeko etapa jokatu zen arte. Guztira 10 etapetan eraman zuen horia soinean oker ez banaiz.

Nik ez dakit neurriz kanpoko maila eman duen talde frantsesak, baina askotan dopin kontuak azkarregi aipatzen ditugula uste dut, nigandik hasita.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.