Contadorren ukabilkada

@tropela k gaur Bostoneko agerkari digital baten argazki zerrenda elkarbanatu duenean bertako argazkiak errepasatzeari ekin diot eta hau agertzen da tartean. Nik ez nuen aurretik Contadorrek eman zion kolpea ikusi ze oker ez banaiz telebistako kamerak atzetik baitzihoazen (argazkiaren atzealdean ikusten den kamera).

Argazki honek gertakari hari beste dimentsio bat ematen diola iruditzen zait, niri dagokidanez behintzat bai. Ostiraleko etapa hartan ikusi nuen, bai, berdez zihoan tipo hau beragana “oskultatzeko” itxura eginez gerturatu zitzaionekoa. Nik egia esan dezente gorrotatzen ditut aldamenean entzierroen pare korrika joaten diren ‘zale’ horiek, eta nola ez, mozorrotuta doazenak oraindik eta gehiago. Errespetu falta handikoa deritzot eta nahiago nuke aldamenean korrika egitea debekatuko balukete.

Hala eta guztiz ere, asko harritu ninduen Contadorrek horrelako biolentziaz erantzun izana eta zalantzak ditut ukitu zuelako izan ote zen ala medikuz mozorrotutako bat izan zelako. Zer deritzozue?

Eskerrik asko Bostoneko adiskideei ze benetan argazkiak bikainak baitira.

Argazkia: http://www.boston.com/bigpicture/

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.