Contadorren ukabilkada

@tropela k gaur Bostoneko agerkari digital baten argazki zerrenda elkarbanatu duenean bertako argazkiak errepasatzeari ekin diot eta hau agertzen da tartean. Nik ez nuen aurretik Contadorrek eman zion kolpea ikusi ze oker ez banaiz telebistako kamerak atzetik baitzihoazen (argazkiaren atzealdean ikusten den kamera). Continue reading “Contadorren ukabilkada”

#45 Tropela.net podcastak: 21. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 21. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa esprintean erabaki da eta boskarren aldiz Cavendish izan da garaile. Maillot berdea ere erabakitzeko zegoen eta ingelesak eraman du etapa garaipenarekin batera.

Hala ere, podcast honetan “Gure Tropela” atalean Tropelako sailkapenari azterketa sakonago bat egin diote solaskideek. acascarla izan da garailea aurtengo Tour honetan Evans, Andy Schleck, Frank Schleck eta Samuel Sanchez bizkarrezurrean oinarritutako kinielari esker. Podcastean bizkarrezur hori eta gehiagoz aritzen dira.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


#44 Tropela.net podcastak: 20. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 20. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Tony Martinek irabazi du erlojuaren kontra jokatu den saio bere aurtengo Tourrean egiten ari zenari itxura ona ematea lortuz. Andy Schleck eta Evansen artean, berriz, Tourreko garailea zen erabakitzekoa eta Evansen alde izan da. Australiarrak ikaragarrizko erlojuaren kontrako saioa egin du eta Andyk, aldiz, espero baino askoz okerrago. Ondorioz Evans garaile.

Protagonista hauetaz gain, Contador, Samuel Sanchez eta De Gent aipatzen dituzte podcasteko solaskideek. Euskaldunen atalari dagokionez Euskaltel-Euskadik gaurko erlojuaren kontrako saioan taula erdian izan dela nabarmentzen dute, 11. postuan hain zuzen ere.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


Virenque ematen du

Virenque eta Voeckler

2004ko tourrean Richar Virenque frantziarrak azkeneko aldiz irabazi zuen mendiko sailkapena. Aurreko tourrean bere ametsetako bat betetzea lortu zuen eta pozik utzi zuen txirridularitza profesionala maillot horia janztea lortu baitzuen, hori bai edizio hartan mendiko sailkapen nagusia eskuratu zuen. Garaipen hartaz aparte, urte hartan hamargarren etapa eta lehiakortasuna saria irabazi zituen, guztira mendiko sari nagusia zazpitan irabazi zuen. Aldeko eta kontrako jendea zuen. Continue reading “Virenque ematen du”

#43 Tropela.net podcastak: 19. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 19. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Contador-en eraso goiztiarrak etaparen nondik norakoak aldatu ditu eta hautagai nagusien dantza hasi da. Andy Schleck-en laguntzarekin kilometro asko egin badituzte ere, azkenean dena Alpe d’Huez-eko igoeran erabaki da. Evans australiarrak ongi eutsi die Schleck anaiei eta Voeckler frantziarrak azkenean galdu du lidergoa Andy-ren mesedetan.

Frantziarren lehen etapa garaipena iritsi da Rolland-en eskutik. Samuel Sanchez izan da bigarren, eta honek etapa amaitzean eginiko adierazpen polemiko batzuen inguruan ere mintzatu dira.

Bitxikerien atalean, moda kontuak eta Donostiko Kontxa irizpide.

Aurreko podcastak hemen dituzu.