Tourrerako kiniela egin duzuen askok Voeckler aukeratuko zenuten, ziur. Bada, ziurrenik, Tourra izango da Direct Energie taldeko txirrindulari borrokalariaren azken lasterketa. Joan den urtean iragarri zuen Tourra eta gero erretiroa hartuko zuela. Eta haren falta sumatuko dugu, ez izan dudarik. Egiari zor, ez du beste munduko garaipen zerrendarik. Hala, ez du klasiko handirik irabazi, ezta ortzadar maillotarik ere. Dena dela, bitan izan da Frantziako txapeldun (2004ean eta 2010ean), lau etapa irabazi ditu Frantziako Tourrean eta mendiko maillota etxeratu zuen 2012an. Bada zerbait… Continue reading “Marrazki bizidunetako txirrindulariari, agur”
Kategoria Artxiboak:Frantziako Tourra
1956ko onena izan zinen, Roger!
Asteartean hil zen Roger Walkowiak, 1956ko Tourra irabazitako eta horretaz damututako gizona, gutxigatik 90 urte betetzera iritsi gabe. Eta agertu da egunkarietan, eta nabarmendu da zeinen gaizki pasatu zuen ondoren, soilik handiei erreserbatutako Grande Bouclea irabazteko atrebentzia izateagatik, eta aipatu da, nola ez, ihesaldi bati esker lortu zuela Tour hura poltsikoratzea. Ba, azken puntu horretan ere, ez da egongo txirrindularitzaren historian Walkowiak bezain gaizki tratatu den pertsonarik, zeren ez zuen Tour hura ihesaldi bati esker irabazi (“bidoi-ihesaldia”, frantziarra are barregarriago utzi nahi dutenek esaten duten bezala), baizik eta bi ihesaldiri esker, eta lortutako aldeari kemenez eusteari esker. Continue reading “1956ko onena izan zinen, Roger!”
Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu

Gutxik usteko genuen moduan, Valverdek aurtengo Espainiako Vueltan ere parte hartzea erabaki du. Zigorra bete eta berriro ere lehiara bueltatu zenetik ez dio hutsik egin denboraldiko azken itzuli handiari.
Continue reading “Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu”#133 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 21. etapa
Egoitzek (@elizaso) aurtengo Tourreko azken etaparen analisia egin du. Ohiko izaten den moduan, esprintean erabaki da etapa eta bertan azkarrena Greipel (LTS) izan da Sagan (TNK) maillot berdea soinean eta Kristoffen (KAT) aurretik. SKY taldeak Froomen garaipena taldeko kideek elkar hartuta helmugako marra pasata ospatu dute.
#132 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 20. etapa
Raulek (@raulperezmartin) hartu du gaurkoan erreleboa. Nola ez Ion Izagirreren (MOV) euskal garaipeneko etapa gustura aztertu du mini podcast honetan. Ez da gutxiagorako balentria handia baita ormaiztegiarrak gaur Tourrean lortutakoa. Gainontzean Aruren (AST) txakalaldia izan da sailkapen nagusian izan den aldaketa nabarmenena.