Talde indartsuak eta ahulak

Astana-WurthBolo-bolo zebilen zurrumurrua azkenean baieztatu da. Comunitat Valenciana taldea Tourretik kanpo uztea erabaki du ASOk, berauek duela hilabete batzuk luzatutako gonbidapena atzera bota ondoren. Duela hilabete inguru Espainian izandako “Operación Puerto” ospetsuan Labarta, taldeko bigarren zuzendaria bertan sartuta zegoenaren aitzakian berriro ere kanpoan utzi du Tourreko antolakuntzak. Ez ahaztu, Manzano kasuak irten zuenean ere, ordungo Kelme taldea ere Tourretik kanpoan utzi zutela.

Egia esateko, berri honek ez nau harritzen. Egia da azkenean kaltetuenak betikoak direla, txirrindulariak, baina ez zait oso harrigarria egiten erabaki hau. Hala ere, badago Comunitat Valenciana taldearekiko erabakia baino gehiago zirrarazten nauen beste bat. Astana-Wurth (aurreko Liberty Seguros taldea) taldearekin hartuko den erabakia. Continue reading “Talde indartsuak eta ahulak”

Leblanci buruz pare bat hitz

LeblancAtzo izan zen Euskal Herrian arras ezaguna zaigun Tourreko zuzendaria. Dirudienez aurreko urteko istiluak direla eta izan da bisita, euskal zaleak ‘sosegatu’ asmoz edo. Ez dut behar baino hitz gehiagorik egin nahi, beraz, harira noa.

Asko gara Pirinioetara Tourreko etapak disfrutatzeko asmotan joaten garenak baina badirudi gutxi batzuen aldrebeskeriak guztiok ordaindu behar ditugula. Ez deritzot zuzen Ibarretxerekin biltzeari euskaldun guztiok errudun izango bagina bezala ez baitut uste euskal zalegoa beste edozein baino txarragoa edo hobea denik. Zaletuak gara, asko, eta tartean denetik dugu.

Aurtengoan Pirinioetako etapak astean zehar jokatzea kasualitate hutsa izan omen da. Aurreko urteko gertakari haien ostean izandako adierazpenak gogoan, norbaitek hau sinisten badu, mesedez, eskua altxa dezala. Nik ez.

Eta amaitzeko, bertsoaren azken puntuarekin geratzen naiz: «Zale gartsuak nahi ditugu, txirrindulariak animatzen dituztenak, garrasi egiten dutenak, baina euren lekuetatik mugitzen ez direnak». Neuri ematen dit amorrurik gehiena txirrindularien aldamenetik korrika azaltzen diren ‘sanferminero’ horiek ikustean, baina badirudi euskaldun denok garela berez ‘sanfermineroak’ eta ez dugula, aurten behintzat, Pirinioetako etaparik disfrutatzerik merezi.