2010ari errepasoa (XV): Donostiako Klasikoa LuisLerentzat

Urte sasoi bikainean izaten da ingurutako egun bakarreko txirrindularitza proba garrantzitsuena. Donostia-Donostia Klasikoa. Gipuzkoako errepideak goitik behera zeharkatzen ditu tropel koloretsuak, eta Uztaila bukaera-Abuztu hasierako eguraldiak gutxitan oztopatzen du egun eder hau. Frantziako Tourra bukatzetik hain gertu izateak gainera asko laguntzen dio lasterketari eta gure lurretara etortzen diren txirrindularien maila handia izaten da. Aurten, Jaizkibel bi […]

Luis Leon Sanchez, Donostian garaile

Caisse d’Epargne taldeko Luis Leon Sanchez espainiarrak eskuratu du Donostia-Donostia klasikoa, azken metroetan iheskideak, Astanako Alexander Vinokourov eta Cerveloko Carlos Sastre gaindituta. Jaizkibel eta Arkale bi aldiz igota, sakabanaketa aurreko urteetan baino nabariagoa izan da. Juanma Garatek, Gorka Verdugok eta Jose Ivan Gutierrezek gatza eta piperra jarri zioten lasterketari Jaizkibel bigarrenez ekin aurretik. Jaizkibeleko maldak […]

Barredo Donostian garaile

Barredo Quick Step-eko txirrindulari asturiarrak 2009ko Donostiako Klasikoan garaipena lortu du eta esan behar merezimendu osoz izan dela. Kreuziguer eta biak iritsi dira Boulevardeko zuzenera, baina txekiarrak indarrik gabe geratuta, Barredok aise hartu dio aurre azken metroetan garaipena eskuratuz. Gaurkoan tropel nagusitik zenbait txirrindularik ihes egin dute eta tropeltxo bat osatu dute. Jaizkibelen gora hasi […]

Donostiako Klasikoaren lehiaketa Tropela.net-en!!

Tourra bukatu berri den honetan, Donostiaren Klasikoa jokatuko den hastean sartu gara. Zenbaitek abuztuaren 14ean izango zenaren ustea bagenuen ere, ezustean harrapatu gaitu larunbatean jokatuko dela jakiteak. Baina ezustekoa handiagoa izan da Tropela Elkarteak klasikoaren inguruan lehiaketa antolatuko duela jakitean. Tourreko lehiaketan zenbait ondo ibiliko zineten, beste batzuk erdipurdi eta asko nahi baino okerrago. Horientzako […]

Eta Tourra amaitutakoan lehiaketa gehiago!!

Gaur amaituko da denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena eta berarekin batera Tropela.net-eko 2009ko Tourreko lehiaketa. 10000 kinielatik gora egin dira eta hori Euskal Herrian dugun zaletasunaren seinale garbia da. Aurtengoan hori gutxi balitz, zalegoaren jarraipenak euskal txirrindularien bi garaipen historikoz gozatzeko aukera izan du: Mikel Astarlozaren Alpeetako garaipena eta atzokoan Juanma Garatek Mont Ventouxen lortu zuena. Baina […]