Gipuzkoako errepideetan barrena

Gaur eta larunbatean nazioarteko txirrindulari onenak Gipuzkoako errepideetan barrena ikusi ahalko ditugu. Hasteko Santiago egunean Ordiziako klasika ospatuko da goizeko 10:00etatik aurrera eta larunbatean plater nagusia dastatu ahal izango dugu: Donostiako 33. Klasika. Bietan Frantziako Tourra lehiatzen eta Vuelta prestatzen ari diren gizonak egongo dira.

Goierriko probak 165 km. izango ditu. Zirkuitu batean ariko dira: itzuli guztietan Abaltzizketako gaina egongo da – azken bi itzulietan Altzoko gainaren ostean. Iazko garailea Gorka Izagirre izan zen eta aurten 1 zenbakiarekin abiatuko da. Espero dezagun bere gaixotasunetik sendatu izana eta iazko garaipena ahalik eta ondoen defendatzea. Probak hautagai ugari izango ditu eta gehienak beroketa bezala hartuko dute larunbatera begira. Continue reading “Gipuzkoako errepideetan barrena”

Hasi dira lehen aldeak

Gaur Elgoibarren hasiera eman zaio 53. Euskal Herriko itzuliari. Aurretik ehundaka kilometro izan arren jada lehen aldeak egin dira lehenengo etapako helmugan. Hala ere oraindik oso txikiak. Lehen kartak erakutsi dituzte txirrindulariek.

Etapak 156 kilometro zituen, Elgoibaren hasi eta Elgoibarren amaitutakoa. Zazpi kilometroren faltan zuten txirrindulariek azken oztopoa: San Miguel gaina. Aurretik itzuli honetako lehen mendate serioa zuten: Azurki mendatea (lehen mailakoa, 5,5 km %7,8ra). Pentsa zitekeen azken kilometroetan tentsio izango zela jaun eta jabe. Continue reading “Hasi dira lehen aldeak”