Gipuzkoako errepideetan barrena

Gaur eta larunbatean nazioarteko txirrindulari onenak Gipuzkoako errepideetan barrena ikusi ahalko ditugu. Hasteko Santiago egunean Ordiziako klasika ospatuko da goizeko 10:00etatik aurrera eta larunbatean plater nagusia dastatu ahal izango dugu: Donostiako 33. Klasika. Bietan Frantziako Tourra lehiatzen eta Vuelta prestatzen ari diren gizonak egongo dira.

Goierriko probak 165 km. izango ditu. Zirkuitu batean ariko dira: itzuli guztietan Abaltzizketako gaina egongo da – azken bi itzulietan Altzoko gainaren ostean. Iazko garailea Gorka Izagirre izan zen eta aurten 1 zenbakiarekin abiatuko da. Espero dezagun bere gaixotasunetik sendatu izana eta iazko garaipena ahalik eta ondoen defendatzea. Probak hautagai ugari izango ditu eta gehienak beroketa bezala hartuko dute larunbatera begira. Continue reading “Gipuzkoako errepideetan barrena”

Gorka Izagirreren garaipena Ordiziako Klasikoan

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak garaipen bikaina lortu zuen igandean jokatu zen Ordiziako Klasikoan. Donostiako Klasikoaren bezperatan garen honetan, talde laranjak zerbait egin dezakeenaren aurrerapen gisara sentitua izan daiteke.

Ormaiztegiarra era honetako lasterketatara ondo moldatzen den txirrindularia dela erakutsi digu. Luxenburgoko itzulian ere etapa bat irabazi zuen aurtengo edizioan. Iaz igo zen profesionaletara eta Goierriko txirrindulariak pozen bat edo beste emateko moduan izan daitekeela uste dut.

Zorionak Gorka!!