Trikoloreak maila gorenean

Frantziako Tourra 2014 Pariseko Podiuma
Beste urtebetez munduko txirrindularitzarik onenaz gozatzeko aukera izan dugu lasterka mediatikoenean. Gauza on asko utzi dizkigu 2014ko Frantziako Tourrak. Hitz gutxitan deskribatu ezinekoa.

Podiumaren gorenean italiar bat: Nibali (Astana). Bere alboan bi frantses, Peraud (FDJ.fr) eta Pinot (AG2R). Zeresana eman dute anfitrioiek. Virenque izan zen 1997an azkena ohorezko postu horietan. Frantziak proba honi baikorrago ikusi dio etorkizunean, Pinot-ez gain (lehen gaztea) Bardet (AG2R) ere Top10ean sartu da.

Beste sailkapenei begira jarriz gero erregulartasunean nagusi Sagan (Cannondale) bigarren urtez jarraian gailendu eta mendiko errege Majka (Tinkoff-Saxo) izan da. Taldekakoan AG2R frantsesa buruan azaltzen da. Bidean protagonista gehiago ere ikusi ditugu: Kittel (Giant-Shimano), azkarrenen taldean lehena lau etapa garaipenekin. Eta Pariseko hiria bizikleta gainean ikusi ezin izan dutenak ere egon dira. Tartean hasierako bi hautagai nagusiak, Froome (Sky) eta Contador (Tinkoff-Saxo).

Zergatik aukeratu nuen Nibali?

Nibali_Giro2013Orain dela egun gutxi Hautacam-en amaitzen zen etaparen aurre analisia egin nuen. Bertan Nibali jo nuen hautagai nagusi bezala garaipena lortzeko. Horren arrazoia iaz italiarrari antzeko situazio bat bizitzea tokatu zitzaiola. Dudatan jartzen ari zen momentuan bere nagusitasuna itzuli handi batean, ez zuen irabazi beharrik etapa, baina helmugan aurrena izan zen. 2013ko Giroko Tre Cime di Lavaredon lortutako garaipenaz ari naiz. Kasu hartan dopin kontuek beste behin ere txirrindularitzaren sinesgarritasuna ezbaian jarri zuten (Di Lucak positibo eman zuenaren berriak ordu batzuk zituen soilik). Garaipen aldarrikatzaile bat izan zen, Hautacam-en bezala.

Zenbat aldiz entzun behar izan du eta entzungo du zer gertatuko zitekeen Contador eta Froome lasterketan amaierara arte egon izan balira galdera? Ekidin ezinezkoa da hori galdetzea baina ezin ditugu hausnarketa guztiak hipotesietan oinarritu eta bakoitzari merezi duena eman behar zaio. Italiarra izan da onena, lau etapa garaipen lortu ditu. Argi utzi du: momentuaz disfrutatu beharra dago gurpilak biratzen jarraituko duelako. Harbidean lortutako abantaila edozein unetan joan al zitzaion, baina lanaren ondorioz tarte hura handitu eta txirrindularitzan egon daitekeen saririk preziatuena etxera eraman du.

Txirrindularitzaren gurpila ez da geldituko. Aste honetan #klasikoa

Eta Pariseko podiumeko argiak itzaliz halaz bat berehala piztuko dira Donostiako Boulevardekoak. Beste behin Donostiako Klasikoa ospatuko da larunbat honetan. Informaziorik hoberena probako webgunean izango duzue eta Tropelan kinielak egiten jarraitzeko aukera.

Iaz ikuskizun polita eskaini ziguten txirrindulariek. Gallopinek ausardiagatik lortutako garaipena lortu zuen. Aurten ibilbide aldaketa egongo da eta ea horrek iaz bezalako ezusteko ematen digun. Zaila da egun bateko lasterketan pronostiko zehatz batekin asmatzea. Argi dudan gauza bakarra zera da: beste behin ere gure lurretan munduko txirrindularirik onenez gozatzeko aukera izango dugu!

Argazkiak: parismatch.comolimpiazzurra.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.