
Txirrindularitza zale bat baino gehiagorentzat Espainiako Vuelta da denboraldiaren azken muga. Urteko bidaiaren azken geltokia. Hortik aurrera, akaso Munduko Txapelketari bistadizoa… eta oporrak hurrengo urtera arte. Italian baina, lasterketa asko antolatzen dituzte iraila bukaeran. Klasikoari klasikoa. Hala, Bennatik irabazi du Toscanako Giroa eta Colbrelli nagusitu berri da Sabatini Kopan. Giro dell’ Emilia, berriz, Chaves kolonbiarra -zer nolako denboraldia daraman Oricak, alajaina!- gailendu zaie Bardet eta Urani. Emakumezkoetan ere jokatu dute proba hau eta Longo Borghinik irabazi du-Ane Santestebanek parte hartu du eta 68. postuan buatu du-. Continue reading “Italiako udazkena”
Espainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken astea luze egin bazaio ere, seigarren. postuan azken sailkapenean. Ez ahaztu Ordiziako lasterketa irabazi zuela uztaila bukaeran eta Getxoko zirkuituan bigarren sailkatu zela.