Eguzki printzekin, gustura

Henao

2016ko abuztuaren 6a. Uda giroa bete-betean Euskal Herrian. Hemendik urrun, Rio de Janeiron, Olinpiar Jokoetako txirrindularitza proba. Canoasko zirkuitu sigi-sagatsua, eta dominen lehia iritsi zenean, txirrindulari batek baino gehiagok ospitalean bukatu zuen, Vista Chinesako bihurgune bihurrietan jasandako eroriko latzen ondorioz. Horien artean, Henao eta Porte. Urte erdi eta gero, Paris-Niza lasterketan pozarren bukatu dute biek, nola kolonbiarrak hala Tasmaniakoak. Continue reading “Eguzki printzekin, gustura”

#157 Tropela podcastak: 2017ko Tirreno Adriatikoa

Iban Hernandezek (@piban) eta Imanol Lluciak (@imanolllucia) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2017ko Tirreno Adriatikoko kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.

Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu

PROFILCOLSCOTES_1

Tropelako kiniela egin aurretik ez dago sobera Paris-Niza probaren ibilbideari bistadizo bat botatzea. Aurtengo lasterketa martxoaren 5ean, iganderarekin, abiatuko da Bois-d’Arcyn eta ez da erlojupeko lehiarekin hasiko. Hori da, begien bistan, aldaketarik nagusiena aurreko urtekoekin alderatuta. Lehenengo hiru etapak lasai samarrak izango dira sailkapen nagusiari begira. Hortaz, esprinterrek eta ihesaldietan iaioak direnek hiru egun apropos izango dituzte borrokarako.

Martxoaren 8an, asteazkenarekin, jokatuko da erlojupekoa. Etapa bitxia inondik ere, izan ere, 14 kilometro eta erdiko saioaren azken hiru kilometroak maldan gora izango dira. Hori horrela, erlojuz kontrako espezialistek lanak izango dituzte igotzaile petoei eusteko. Ostegunean, berriz ere bare eta ostiralean, martxoak 10, izango da lehen mendiko etapa; ziklistek ez dituzte mendate izugarri gogorrak igoko, baina oso ibilbide gorabeheratsua izango dute eta azken bi kilometroek ia %10eko malda dute. Continue reading “Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu”

Aldapan gora doa Ben Hermans

Hermans Green Mountainen etapa garaipena lortzenAskok Flandriako Brabantse Pijl klasikoa irabazi zuenean izan zuten Ben Hermans belgikarraren berri. 2015ean izan zen eta BMC taldearen maillotarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen, Matthews eta Gilberten aurretik. Berarentzako mugarri izan zen lorpen hura, eta ordutik bere diziplina talde lana, ehiztari sena eta erlojuaren kontrakoetan lehiatzea izan da. Continue reading “Aldapan gora doa Ben Hermans”