Astelehenean proposamen orokor batzuk egin genituen euskal administrazioei begira. Baina erabat okerra iruditzen zait lupa haiengan bakarrik jartzea. Are gehiago, euskal txirrindularitzan, onerako edo txarrerako, gertatu(ko) denaren ardura nagusia kirol horretan lanean diharduten eragileena da. Hausnarketa hauetan txirrindularitza profesionalaz dihardugunez, haiei zuzenduko nizkieke proposamen hauek. Esan beharrik ez, aurreko postak irakurri badituzue, begi-bistakoa dela Euskadi-Murias edo berriro profesionalizatzeko bidean den Euskadi Fundazioa ditudala batik bat buruan, baina hauetariko gomendio gehienak edozein talde profesionalei edo profesional bihurtzeko asmoa dutenei baliagarriak izan dakizkie.
Estrategia landu, bakar eta desberdin baten garapena. Arrakasta izan nahi duenak helburu zehatzak behar ditu eta epe jakinetan. Continue reading “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (4). Taldeentzat proposamenak”
Luze jardun gara euskal zale eta baita kirol agintarien artean sumatzen dudan ideia falta eta pentsamendu bakarraz. Eta Euskaltel-Euskadiren nostalgiaz. Baina jarri gaitezen aurrera begira. Ondorengo lerroetan proposamen batzuk egiten saiatuko naiz, txirrindularitza profesionalak jorratu ahal litzakeen hainbat lan ildoz eta baita administrazio publikoek finantzatu ahal lituzketen zenbait arloz, elkarrekin epe ertainera euskal txirrindularitza bere osotasunean, baita profesionala ere, indartu ahal lezaketenak.
Proiektu bateratua amestea zilegi da. Baina eraginkortasunaren aldetik, eta euskal txirrindularitzaren oraingo egoerari zein azken pare bat hamarkadetako hainbat esperientziei begira, proiektu bakar edo bateratu hori agian ez da estrategia zuzenena txirrindularitzaren garapenari dagokionez. Adibide batzuekin azaltzen saiatuko naiz, txirrindularitzan ere, 1+1 askotan ez direlako 2ra ere iristen, batik bat gure herrian.
Atzo, Andoni Urbistondo kazetariak zale askok buruan dituen hainbat galdera jarri zituen paperean