Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (4). Taldeentzat proposamenak

Astelehenean proposamen orokor batzuk egin genituen euskal administrazioei begira. Baina erabat okerra iruditzen zait lupa haiengan bakarrik jartzea. Are gehiago, euskal txirrindularitzan, onerako edo txarrerako, gertatu(ko) denaren ardura nagusia kirol horretan lanean diharduten eragileena da. Hausnarketa hauetan txirrindularitza profesionalaz dihardugunez, haiei zuzenduko nizkieke proposamen hauek. Esan beharrik ez, aurreko postak irakurri badituzue, begi-bistakoa dela Euskadi-Murias […]

Edward Theuns: Topsport Vlaanderenen azken harribitxia

Udaberria hurbiltzearekin batera txirrindularitza denboraldiko garai garrantzitsuenetariko baten atarian gara jada. Orain arte hainbat txirrindulari nabarmendu dira urte hasierako lasterketetan eta gaur euskal zalegoarentzako agian oso ezaguna ez den horietako bat aurkeztera nator. Edward Theuns (Gent, 91’) Topsport Vlaanderen talde flandiarreko kide da eta otsailean gehien nabarmendu den txirrindularietako bat dugu. Europe Tourreko lider izan ostean 2. […]

Txirrindularitza bai edo bai (eta II)

Egia da talde edo kirol egitura bakoitzak eskubide osoa duela bere irizpideen arabera kudeaketa aurrera eramateko. Baina ez dago ahazterik Euskaltel-Euskadik hein handi batean erakunde publikoen laguntzaz egiten duela aurrera, hots, herritarren dirua dela medio. Hortaz, euskal txirrindularitza tropela bere osotasunean osatzen duten gazte guztiek behar dute, derrigorrean, erakundeek sostengaturiko proiektu horren parte izateko aukera. […]