Lander Garrok (@landergarro), Egoitz Lizasok (@elizaso) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Suitzako Tourraren podcast hau prestatu dute. Hirukoteak Frantziako Tourraren aurreko astebeteko lasterketa honen analisia egiten dute batez ere Tropelako kiniela egiteko ikuspegitik ohi moduan.
Kategoria Artxiboak:Analisia
#173 Tropela podcastak: 2017ko Emakumeen Bira
Axierrek (@sukigalp) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko Emakumeen Bira aztertzen dute, batez ere kinielari dagokionez. Oraindik ere lasterketa ez da UCI WorldTour egutegiko parte baina bertan entzungo duzuen moduan merituak egiten ari da antolakuntza hala izateko, nahiz eta oraindik ez den eta hori partaidetzan antzeman.
Nairo Quintanaren erronka bikoitza
2017 an, Nairo Quintana (Movistar Team) kolonbiarrak nazioarteko txirrindularitzan historia gehien duten bi Itzuli Handiak irabaztea du helburu. Gaur egun ezinezkotzat ematen den erronka honekin, Eusebio Unzueren taldeak Boyacá-ko igotzailearentzat egutegi berri batekin hain zuzen Valverderen denboraldi hasierarik hoberenean.
#163 Tropela podcastak: 2017ko Italiako Giroa
Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 100. edizioa izango den Italiako Giroaren podcast hau prestatzeaz. Bertan Giro honek izango dituen berezitasunez gain, aurten Tropelak prestatu duen kiniela zehatz mehatz aztertzen dute. Seguru lagungarri egingo zaizuela!
Podcastean ondorengo puntu hauek aipatzen dira:
– Giroak sailkapen berria izango, maldak azkarren jaisten dituenena. Kontutan izan Tropelak sailkapen hau ez duela kontutan hartuko puntuak banatzerako orduan
– Laboral Kutxa Saria
#162 Tropela podcastak: 2017ko Paris-Roubaix
Iban Perezek (@piban) eta Imanol Lluciak (@imanolllucia) aurtengo Paris-Roubaix, iparraldeko infernuaren kinielari errepasoa ematen diote podcast honetan. Zalanzarik gabe Tropelako kiniela egiteko podcast lagungarria. Continue reading “#162 Tropela podcastak: 2017ko Paris-Roubaix”