Imanolek (@imanolLlucia), Landerrek (@landergarro) eta Ibanek (@piban) grabatu dute 2017ko Vueltaren podcast hau. Bertan ibilbideari eta bereziki Tropelako kinielari ematen diote errepasoa. Solaskideek gogora ekartzen dute nola Contadorren azken lasterketa izan daitekeela eta Vuelta honetan 1 dortsalarekin izango dela.
Kategoria Artxiboak:Analisia
#210 Tropela.eus podcastak: 2017ko BinckBank Tour
Ibanek (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko BinckBank Tour lasterketaren podcast hau grabatu dute. Bertan nola Eneco Tour bezala ezaguna zen lasterketa aurten BinckBank Tour izenez lehiatuko dela kontatzen dute. Tropelan estreneko aldia izango da lasterketa hau jokoan izango dena. Bi solaskideek beraien iritzia ematen dute.
#209 Tropela.eus podcastak: 2017ko Donostiako Klasikoa
Podcast hau Iban Hernandezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan aurtengo ibilbidea luzeagoa (231km) eta mendate puntuagarriago gehiago baditu ere, azken edizioetakoa bezalakoa dela diote. Kinielari ere errepasoa ematen diote, baina oraindik zerrenda behin-behinekoa denez, izen propioak baino kinielak egiteko irizpideak ematen dituzte.
Argazkia: Tim de Waele
Itzulia efektua. Nazioartean Basque Country markaren gain duen eragina
Eusko Jaurlaritza buru-belarri dabil Basque Country marka bultzatzen. Nazioartean oihartzuna izatea da helburua, batik bat turismoari begira baina baita gure herrialdea industrializatua, aurreratua eta inbertsioetarako egokia bezala salduz.
Euskal Herria hainbat kontuk egiten dute ezaguna nazioartean eta hortaz gain, inbertsio handiak egiten ari dira hainbat kanpainetan. Baina zerk uste duzue eragiten duela nazioartean interes gehien: Game of Thrones hemen grabatu izanak? Athletic edo Guggenheim efektuak? Gure sukaldari izarrek? Sanferminek? Gure agintariek atzerrira egiten dituzten txangoek? Donostiako Zinemaldiak? Iberdrolaren emaitza ikusgarriek? Continue reading “Itzulia efektua. Nazioartean Basque Country markaren gain duen eragina”
#187 Tropela podcastak: 2017ko Frantziako Tourra
Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Lander Garrok (@landergarro) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren inguruan aritzen dira, ibilbidea eta Tropelako kiniela egiteko iritzi interesgarriak elkarbanatzen.