#258 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourraren ingurukoak

2018ko Frantziako Tourra hasteko oraindik astebete baino gehiago falta denean, Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute Frantziako Tourrari begira. Bertan Tropela Hondartzanen 4. ekitaldia aipatzeaz gain, orokorrean goi mailako txirrindularitzaren inguruko gaiak jorratu dituzte beti ere Frantziako Tourrarekin erlazionatutakoak.

#236 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean 2018ko Italiako Giroaren ibilbidearen inguruan eta batez ere Tropelako kinielaren inguruan. Bertan nola 101. Giro hau Israeletik abiatuko den kontatzen dute eta 5 euskal ordezkari izango dituela aldaketarik ezean.

#235 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris Roubaix

Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolLlucia) eta Iban Perezek (@piban) grabatu dute 2018ko Paris Roubaix klasiko handiaren inguruko podcast hau. Nola ez, aurten izan diren aldaketez gain, dagoen partaidetzaren informazioarekin Tropelako kiniela aztertzen du hirukoteak podcast honetan.

#234 Tropela.eus podcastak: 2018ko Euskal Herriko Itzulia

Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren – edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? – podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.

#233 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris-Niza.

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.