Giro 2016ko momentuak

Nibali garaipena ospatzenPasa berri da eta fresko-fresko dago gure memorian 2016 honetako txirrindularitzako lehen itzuli handia. Gora beheraz betetako hiru aste hauetan momentu on ugari izan ditu Giroak. Historiako onena izan ez den arren, azken egunera arte sailkapen nagusian nor gailenduko zen ez jakiteak emozioa gehitu dio.

Lasterketako lehen momentuak Herbehereetako etapak eta bigarren atseden egunera artekoak ditugu. Dumoulin harrigarri batekin lider, helburutzat izan ez arren sailkapen nagusia ematen zuen iazko Vueltan berriro biziko genuela. Ordu arte Greipel eta Kittel izan zuten protagonismoa tropel nagusian, azkarrenak izanda eta bakoitzak bi etapetan besoak altxatuz – azkenean Lotto Soudaleko alemaniarrak hiru garaipen lortu zituen.

Sky talde beltzak utzi zigun momentu iluna. Mikel Landak bigarren atseden egunaren ostean lasterketa utzi behar izan zuen. Planen arabera, nahi zuten tokian zihoan, baina gastroenteritis batengatik, beti ere Skyko medikuen arabera, ezin izan zuen aurrera jarraitu. Euskal zaleek berriro ikusi dute bere herrikide bat itzuli handi bateko hautagai nagusien artean, Egoitz Lizasok eta Hibaik Giroa hasi bezperan azpimarratu bezala, baina ezbeharrak ezin erantzunda utzi du noraino iritsiko zen arabarra.

Talde ingelesean, hala ere, eguzki momentu bat ere izan zuten arabarraren abandonuaren ostean leitzar batek irabazi zuelako 13. etapa gorabeheratsua: Mikel Nievek. Gainera mendiko sailkapeneko saria eskuratu zuen. Garate iruindarra izan zen 2006an azken euskalduna sari hau lortzen.

Eta amaitzeko, azpimarratu behar da, azken orduetan Nibali (Astana) marrazoaren hozkaden momentuak. Lehiaketaren bi herenak pasata, podiumetik at zegoen eta dudatan jarrita ahalmena izango zuen sailkapen nagusiaren lehen postuari erasotzeko. Lasterketa azken Kruijswijk (Team LottoNL – Jumbo) harrigarri bat lider eta azken asteko ostiraleko eta larunbateko etapa gorabeheratsuetan, Coppi cimarekin horietako batean. A ze erakustaldia! Irabaztera atera zen azken asteburuko etapetan eta helburua lortu!!!

Eskerrik asko Nibali, batzuetan momentu ilunak izan arren, sofatik altxatzen gaituzulako borrokatu egiten duzulako egoerak alde ez izan arren.

Post honi amaiera emateko momentu honetan airean dagoen galdera bat uzte nahi dut idatziz: ikusiko dugu Giroko edizio honetako podiumeko kideren bat gero eta gertuago daukagun Tourra lehiatzen?

Argazkia: www.cyclingnews.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.